Berriak Osasuna

Osakidetzak, bere osasun ikerketako institutuen bitartez, 60 proiektu edo saiakuntza kliniko baino gehiagotan hartzen du parte koronabirusari aurre egiteko

2020.eko apirilak 09
  • Euskadin, guztira, 9.806 pertsona konfirmatu dira koronabirusarekin, 689 hildako eta 4.510 errekuperatu edo alta emanda
  • Atzo egindako probetatik %21ek bakarrik eman zuten positibo
  • Lehen mailako arretako zentro guztiak zabalik egongo dira Aste Santuko jaiegunetan

Osakidetzak, bere osasun-ikerketako institutuen bitartez —Bioaraba, Biocruces Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune—, COVID-19ri aurre egiteko ikerketa klinikoko 60 proiektu edo azterketa ingurutan hartzen du parte. Proiektuak nagusiki bideratuak daude koronabirusak eragindako pneumoniaren tratamendura, birusaren azterketa epidemiologikora, diagnostiko goiztiarrera edo gaixotasun honek duen inpaktu sozioekonomikora.

Osasun sailburu Nekane Murgak eskerrak eman dizkie BIOEF fundazioak koordinatzen dituen Euskal Osasun Zerbitzuko osasun-ikerketako institutuen sareko ikertzaileei, hauek egiten ari diren esfortzuagatik. Ikertzaile horiek “elkarrekin” eta “euren ezagutza herritarren zerbitzura jarriz” ari dira lanean pandemia honi eraginkortasunez erantzun ahal izateko.

Garapen-fasean dauden proiektuen artean, bost nabarmendu behar dira, institutu horien artean zein Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko beste eragile batzuekin erakutsitako lankidetza-mailagatik.

  • Koronabirusa hautematea paziente sintomatikoen eta asintomatikoen lagin klinikotan oligonukleotidoen zunda erabiliz. Gaixotasuna hautemateko proba azkarra, segurua eta merkea da. Somaprobes enpresarekin —enpresa sustatzailea— elkarlanean, hiru ikerketa-instituturen bidez egiten ari diren proiektu bat da. Bertan, hautemate-mekanismoa haurduntza-testa egiteko erabiltzen denaren oso antzekoa da.
  • 'Solidarity' izeneko hainbat zentoren arteko entsegu klinikoa. Entsegua OMEk sustatzen du eta birusen kontrako lau tratamenduk ospitaleko heriotza-tasan eta pazientea ospitalean egongo den denboran dituzten efektuak ezagutzeko helburua du. Proiektu honetan Euskadiko zentro sanitario nagusiek hartzen dute parte ikerketa-institutuen bitartez.
  • SARS CoV 2 bidezko infekzioagatik gaixondoko emaileen plasma-infusioaren eraginkortasuna. Birus honek eragindako pneumoniaren tratamenduan gaixotasuna gainditu duten pertsonen plasma-infusioaren eraginkortasuna analizatzen du. Infusioaren eraginkortasuna ezagutzeak beste tresna terapeutiko bat erabiltzeko aukera emango du eta ZIUn tratamendua jaso beharko duten pneumonia larriko kasuen kopurua murriztu ahal izango da. Proiektu hau Barrualde-Galdakao ESIn garatzen ari dira.
  • CoVid19-ren ondoriozko Ospitaleratzea eta Bilakaera Epidemiologikoaren Modelizazio Aurreratua Denbora Errealean. Adin-taldeen arabera gaixotasunaren bilakaera aurreikusten saiatzen da, baita ospitaleratzeak eta zainketa berezien premia ere. Aurreikuspen horiei esker Lehen Mailako Arretako baliabideen, ospitaleko baliabideen eta zainketa kritikoen erabilera behar bezala planifikatu eta kudeatu ahal izango da. Proiektu hau Kronikgunek zuzentzen du.
  • SARS-COV-2ren aurkako antibiral gisa ACE2ren azpidomeinuen diseinu eta ebaluazio aurreklinikoa. Diseinu konputazional bidez gaixotasunaren tratamendurako antibiral gisa erabili ahal izateko molekula berriak garatzera bideratuta dago. CIC-nanoGUNE zentroarekin batera Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak zuzentzen duen eta beste erakunde batzuen —UPV/EHU, Donostia International Physics Center edo CSIC— laguntza jasotzen duen proiektu bat da.  

 Halaber, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazten dute Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutuak Instituto de Salud Carlos III (ISCII) izeneko institutuaren osasun-ikerketako institutu gisa zuen agiria berritu duela. Eskuratutako agiriak kalitate-zigilua eta datozen bost urteetan zentroen elitean egoten jarraituko duela adierazten du.

DATUEN EGUNERATZEA

Guztira 9.806 pertsona kutsatuta daude koronabirus bidez Euskadin, atzoko 20: 00ak arte 354 positibo zenbatu ondoren. Horietatik 1.485 gure ospitaleetan daude. Gainera, 689 pertsona hil dira Koronabirusarekin Euskadin.

Lurraldeka, hona hemen hautemandako kasu berrien banaketa:

  • Araban, 2.868 kasu zenbatu dira (horietatik 219 ospitaleratuta daude).
  • Bizkaian, 5.182 pertsona. (Horietako 951 ospitaleratuta daude.)
  • Gipuzkoan, 1.756 positibo izan dira. (Horietatik 315 ingresatuta daude).

Euskadik ahalegin handia egiten jarraitzen du detekzio goiztiarrean: guztira 26.204 test egin dira, 1.780 atzo bakarrik, eta horietatik% 21ek eman zuen positibo. Gainera, datu positibo gisa, nabarmendu behar da errekuperatutako eta alta emandako pertsonen artean 4.510 direla guztira.

 

Eguneratzea martxoak 28

Kasu positibo berriak

Ospitaleratuta dauden pertsonak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

62

219

237

2.868

BIZKAIA

214

951

349

5.182

GIPUZKOA

78

315

103

1.756

GUZTIRA EUSKADI

354

1.485

689

9.806

Informazio gehiago datuen buletinean: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/8_abril_Boletin.pdf

3 iruzkin
  • 2020.eko apirilak 09

    sanitario o sociosanitario como mejor se diga y personal de prevención puede ayudar también en el control de los riesgos evaluando además nuevos.

  • 2020.eko apirilak 09

    Idem felicitación personal sanitario ahora con más vocación desde la preventiva lo dan todo.

  • 2020.eko apirilak 09

    Dar las gracias y enhorabuena avances cuando los riesgos biológicos parece que vienen para quedarse de forma acentuada más los riesgos del cambio climático parece las siguientes generaciones fueran a tener menos recursos que las anteriores aunque se confía con las mejores técnicas disponibles, que con menos se pueda hacer más.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak