Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak hornidura-azokei zuzendutako kanpaina bat abiarazi du haien lana gogorarazteko

2020-04-08

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak kanpaina bat abiarazi du EAEko hornidura-azoketan zentratuta, osasun-alarmako egun hauetan produktu freskoak eta kalitatezko bertako produktuak saltzen egiten duten lana gogorarazteko.

 “Zure betiko azoka, konfiantza osoz” goiburupean, herritarrei azaltzen zaie gertuen duten azokara erostera joan daitezkeela, eta han lanean jarraitzen dutela “higiene-baldintzak areagotzen, bertako produktu freskorik onena segurtasun osoz erosten jarrai dezazun”. Era berean, gogorarazten da produktua etxean entregatu daitekeela, gehienek online zerbitzua baitute, Whatsapp edo telefono bidez, merkatura joan ezin dutenei arreta emateko.

Kanpaina sare sozialetan eta prentsako iragarkietan aurkeztuko da, abiarazitako gainerako kanpainekin batera. Horietan guztietan, merkataritzari egoera honetan egiten ari den ahalegina eskertzen zaio eta kontsumitzaileei gomendatzen zaie Aste Santu honi begira erosketak planifikatzea eta pilaketak saihestea.

EAEk 18 azoka ditu. Guztiak herritarrei behar-beharrezko ondasunekin zerbitzu egiten ari zaie, eta haiei eskatzen diete behar dutenean hurbildu daitezela, gogoratu behar baitugu krisi honetan funtsezkoena etxean geratzea dela, eta behar-beharrezkoa denean bakarrik irtetea.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)