Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: "Datuek aurreko ostiralean aurreratutako ikuspegi positiboa berresten dute"

2020.eko apirilak 08
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren zuzendari bakar gisa laguntzen dion aholku-batzordearen bileraren buru izan da

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen dion Aholku Batzordearen bileraren buru izan da gaur goizean. Batzorde hori koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko sortu zen. Bertan izan dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaileJosu Erkoreka, Osasun Sailburu Nekane Murga, Segurtasun Sailburu Estefanía Beltrán de Heredia; Araubide Juridikoaren Sailburuorde Sabino Torre, Osasun Sailburuorde Iñaki Berraondo eta Segurtasuneko Sailburuorde Josu Zubiaga. Hauekin batera, hiru lurralde historikoetako Ahaldun Nagusiak, Ramiro GonzálezUnai Rementeria eta Markel Olano, Eudeleko Presidente Gorka Urtaran eta Gobernuaren Ordezkari Denis Itxaso izan dira.

Bileraren helburua egoera aztertu eta koronabirusa geldiarazteko hartu beharreko neurri berriak adostea izan da.

Lehendakariak nabarmendu du egunero jasotzen diren datuek aurreko ostiralean aurreratutako ikuspegi positiboa berresten dutela: kutsatuen kopuruaren bilakaera hobetzen doa; ospitaleetako altak igotzen jarraitzen dute; eta Zainketa Intentsiboetako Unitateetan oheen okupazioa egonkortu da; nahiz eta heriotzen datuek gogor kolpatzen jarraitzen duten. Heriotza asko egoitzetan dauden adinekoen kasuan gertatzen direnez, Lehendakariak lau erreferentzia-unitate berri sortu direla jakinarazi du, 389 plazarekin, egoitzetan birusa duten gaixoen kudeaketa zentralizaturako pentsatuta. "Hau da gure lehentasun nagusietako bat. Gure arreta guztia eta kezka guztia adinekoen egoitzetan ", adierazi du.

Maskarak eta test azkarrak erabiltzea edo sintomarik gabeko pazienteak hartzeko azpiegituren zerrenda osatzea bezalako gaiak gizartean nolabaiteko kezka sortzen ari diren testuinguru batean, Lehendakariak argitu du jada Espainiako Gobernuari hiru gai horiei buruzko definizio argia eskatu zaiola, Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioekin bat etorriz. "Ziurgabetasuna sor dezaketen eztabaidak ireki aurretik, galderei erantzuna eman diezaieketen irizpide argi eta kontrastatuak ezarri behar direla uste dut", gaineratu du.

Lehendakariak azaldu duenez, orain "Normaltasunerako Itzultzeko Plana" prestatzen ari dira. Plan horrek osasun-, hezkuntza-, ekonomia-, gizarte- edo kultura-arloak barne hartzen ditu, eta, Lehendakariaren ustez, plan partekatua izan behar du, erkidego bakoitzaren berezitasunak eta Europar Batasunak eta munduko beste herrialde batzuek hartutako neurriak kontuan hartuko dituena.

Era berean, Lehendakariak euskal gizarte osoa erakusten ari den elkarlanerako aparteko gaitasuna nabarmendu du. "Lankidetzak balio objektibo estrategikoa du krisi honek planteatzen dizkigun beharrei erantzuteko, eta erresilientzia eta gainditze espiritu kolektiboa berresten duen balio subjektiboa", zehaztu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak