Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakunde EDEKArekin, desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien koordinakundearekin, ari da lanean krisi honetan indarkeriaren biktimei arreta emateko telefonoen informazioa helarazteko

2020.eko apirilak 08

Koronabirusaren krisiak eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean, Emakundek lankidetza estutu du EDEKArekin, desgaitasunaren arloan lan egiten duten euskal erakundeak biltzen dituen euskal koordinakundearekin. Helburua, konfinamendu-aldian indarkeria matxista jasaten ari diren eta desgaitasuna duten emakumeengana ahalik eta modurik eraginkorrenean iritsi ahal izatea. Hala, material batzuk landu ditu. Euskal Gorrak Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioarekin batera, entzuteko zailtasunak dituzten pertsonentzako bideo bat egin da; ONCEren bidez, telefonoei buruzko informazio-kartela egokitu da ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako; eta FEVAS Plena Inclusión Euskadi-ekin batera, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkarteen euskal federazioarekin, alegia, irakurketa errazeko kartela egin da,  Enplegu eta Politika sozialetarako sailaren lankidetzarekin.

Prestatutako materialetan biktimari arreta emateko 24 orduko telefonoa (900840111) eta larrialdi baten kasuan erabili beharreko telefonoa (112) jakinarazten dira. Gogorarazten da, halaber, 112 larrialdiko aplikazioa dagoela, entzuteko edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarri eta GPS sistemarekin geolokalizazioa ahalbidetzen duena. 

Helburua ahalik eta emakume gehienengana iristea da, haien aniztasuna kontuan hartuta. Ildo horretan, Emakundek bereziki eskertzen du Euskal Gorrak, ONCE eta FEVAS elkarteek egindako lana, baita EDEKA osatzen duten erakunde eta pertsona guztiei ere.

Emakundek azken bi urteetan lan egin du EDEKArekin, eta lankidetza horrekin argitaratu du, adibidez, “Indarkeria matxistaren biktima diren eta desgaitasuna duten emakume eta neskak. Esku hartzeko jarraibideak” izenburuko gida. Gida honetan zenbait jarraibide zehazten dira indarkeriaren biktima diren emakumeak modu hoberenean artatzeko, eta hauek artatzen dituzten profesionalei zuzendua dago.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak