Berriak Osasuna
Eu

COVID-19ko 211 kasu berri zenbatu dira Euskadin azken orduotan

2020.eko apirilak 07

38 pertsona gehiago hil dira eta 3.728 osatu eta alta emanda daude

Orain arte 23.246 proba egin dira; atzo egindakoetatik, % 27k positibo eman zuen, hilabetean portzentajerik txikiena

 

Euskadin 211 kasu positibo berri izan dira eta azken orduotan eta guztira, 9.021 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 1.725 ospitaletan dira. 586 lagun hil dira, atzo beste 38 heriotza izan ondoren. Bestalde, 3.728 pertsona dira errekuperatu eta alta emandakoak, ingresoen kopurua murriztuz doan bitartean.

Azken datuak dira, hain zuzen ere, COVID19ren eraginaren berri emateko eguneroko agerraldian Osasun Sailburu Nekane Murgak eskainitakoak. Lurraldeka hauexek dira datuak: 

  • ARABAn,744 kasu zenbatu dira. (horietatik, 271 ospitaletan daude).
  • BIZKAIAn,717 pertsona. (1.105, erietxeetan)
  • GIPUZKOAn, positiboen kopurua 1.560 da. (Horietako 349 ingresatuta).

 Guztira 23.246 proba egin dira. Atzo egindako 768tik % 27k positibo eman zuen, alegia, azken hilabete honetako portzentajerik baxuena.  

 

Apirilaren 7ko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

GUZTIRA  kasu positiboak

ARABA

69

271

212

2.744

BIZKAIA

114

1.105

292

4.717

GIPUZKOA

28

349

82

1.560

GUZTIRA EUSKADI

211

1.725

586

9.021

 

Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen tratamenduak etxetik irten gabe (eta hortaz, euren osasuna eta profesionalena babestuz) bermatzeko Osasun saila medikamentuen banaketarekin lotuta azken asteotan garatzen ari den ekintzak ere aipatu ditu sailburuak bere agerraldian. Neurri horietako bat, tratamenduak automatikoki luzatzea izan da, osasun zentroarekin harremanetan jarri gabe bi hilabeterako medikazioa eduki ahal izateko. Dagoeneko, 337.000 pertsona baino gehiagok badu denbora horretarako medikazioa etxean.

Informazio guztia, zerbitzu honen inguruan zein Eusko Jaurlaritzak ezarritako beste neurrien gainean, eskuragarri dago Euskadi.eus/coronavirus web orrian, zeinak azken aste honetan egunero batez beste 80.000 bisita jaso ditu.

Hain zuzen ere, COVID19aren pandemiak herritarrengan biztutako jakinmina asetu nahian komunikazio-bideak sustatzeko egiten ari den ahaleginaren baitan, pasa den larunbatean Osakidetzak eta Osasun Sailak Maia izeneko laguntzaile birtuala jarri zuten martxan, zalantzak argitzeko eta herritarren osasun egoeraren jarraipena egiteko. Hiru egunotan, 1.441 lagunek erabili dute jada chatbot hau.

Bestalde, honez gero 51.500 deskarga izan dituen COVID-19.EUS APPren bidez, COVID19koak izan zitezkeen sintomak zituzten 1.186 pertsona detektatu ditu, familia-medikuarengana joateko gomendioa emanez. Horrez gain,  aplikazio honetako txat medikuan diharduten osasun profesionalek 10 kasu larri antzeman dituzte. Zerbitzu hori sendotu egin da azken egunotan eta, dagoeneko, 84 osasun profesional ari dira bertan.

 

Informazio gehiago datuen buletinean:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/6_abril_Boletin.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 7a

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2020.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    🔵 #COVID19'ko 211 kasu berri zenbatu dira Euskadin azken orduotan ➡︎ https://t.co/AvVcU8Tpce https://t.co/40uz3NC7SG

  • @Gob_eus
    2020.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    🔵 Euskadi registra 211 nuevos positivos por #COVID19 en las últimas horas ➡︎ https://t.co/UZGcwOJ0pW https://t.co/40uz3NC7SG