Eu

425 ETE eta autonomok Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza eskatu dute telelana ezartzeko

2020.eko apirilak 03
  • SPRI Taldeak abiarazitako Inplantalariak zerbitzuak sekulako arrakasta lortu du duela bi aste premiazko neurri gisa eskaintzen hasi zenetik

Azken bi asteetan, 425 euskal autonomo eta ETEk SPRI Taldearen (Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren) aholkularitza eskatu dute telelana ezartzeko itxialdi egoera honetan. Zehazki, 15 egunetan 245 konponbide ezarri dira Inplantalariak programaren bitartez, zeina Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak  abiarazi baitu SPRI Taldearen bidez, langileak eta enpresak babesteko une hauetan.

Telelana ezartzea eta aholkularitza ematea helburu duen zerbitzu honen bidez teknologiaren erabilpenean lagundu nahi zaie autonomo eta ETEei, aukera izan dezaten etxetik bertatik jarraitzeko euren jarduerarekin edo gutxienez jardueraren zati batekin.

Zuzenean ezarri diren telelanerako konponbideez gain, ekimen honen bidez hornitzaileei helarazi zaizkie euskal autonomo eta ETEek planteatutako 11 eskaera.

SPRI Taldearen zerbitzu hau doakoa da eta telematikoki eskaintzen da, autonomo eta enpresentzako aholkularitzan esperientzia zabala duten aholkulari teknologikoz osatutako talde baten eskutik. Eskarmentu horri esker, aholkulariek ongi dakite zer egin behar duten tresna teknologikoak eraginkortasunez ezarri eta erabiltzeko enpresa txikietan, eta horrela, telelana berme guztiekin eta segurtasun osoz ezarri ahal izateko.

Helburu hauek lortu eta eskaintzeko diseinatu da zerbitzua:

  • Berehalako ezarpena modu telematikoan hala eskatzen duten Euskadiko autonomoen eta ETEen artean.
  • Telelanaren bidez egin daitezkeen enpresa arloak identifikatzea.
  • Etengabeko laguntza ematea egiazki ezarri ahal izateko enpresa eskatzaileetan, honelako jardueretan:
  • Komunikatzea eta informazioa partekatzea bezeroekin, langileekin, hornitzaileekin, bazkideekin, ea.
  • Elkarlanaren bidez enpresako dokumentazioa sortzea, hala nola eskaerak, lanak, ea.
  • Enpresarentzat funtsezkoa den informazioa urrutitik atzitzea, kontsultatzea, erregistratzea eta biltegiratzea, hala nola bezeroekiko harremanak, eskaeren fitxak, fakturak, ea.
  • Urrutitik kudeatzea lanaren banaketa edo proiektuen / eskaeren egoera.
  • Enpresaren kudeaketa eraginkorra ahalbidetuko duen informazioa aztertu eta erabakiak hartzea, kontuan hartuz egoerak, portaerak eta joerak, ohar/abisuen kudeatzaileekin.
  • Agendak/hitzorduak/entregak kudeatzea enplegatu, bezero nahiz bazkideekin sinkronizatuta.
  • Bulegoko ekipoetara urrutitik sartzea.
  • Enpresaren jarduera azkartuko duten ekintzak bizkortu eta geolokalizatzea.
  • Urrutiko lanak sekurizatzea, hartara saihesteko enpresak jasan ditzakeen balizko zibererasoen inpaktu handia.

Inplantalariak zerbitzuko aholkulari teknologikoen taldeak badu tresna-katalogo bat, ezaugarri hauekin:

  • Berehala ezarri eta erabiltzen hasteko modukoak.
  • Autonomo eta ETEetan aplikatu daitezkeenak, aukera ematen dutelako urrutitik egiteko autonomo eta ETE gehienen ohiko zereginak.
  • Bideragarritasun handia dutenak gaikuntza teknologikoari dagokionez. Horri esker, prestakuntza gabeko enpresek ere erabil ditzakete, soilik aholkulari teknologikoek emandako laguntzarekin.
  • Merkeak eta, askotan, doakoak.
  • Beste euskal ETE batzuetan probatutakoak. Hala, telelana erabili behar duen enpresak eskura ditu erreferentziazko kasuak.

Aholkularitza eskaera

Inplantalariak zerbitzua eskatzeko, autonomoak edo ETEak harremanetan jarri behar du SPRIko Bezeroaren Arretarako zerbitzuarekin: Telefonoa: 902.702.142 / Posta elektronikoa: info@spri.eus. Telefono horretatik Inplantalariak zerbitzura bideratuko dute, non aholkularitza jasoko baitu jakiteko bere enpresako zein arlo aldatu dezakeen jarduera telelan-formatuan jarraitu ahal izateko.

Zerbitzu-katalogoa etengabe eguneratzen da

Nola zerbitzu hau etengabe ari den eboluzionatzen autonomo eta ETE eskatzaileen premien arabera, euskal enpresa-sarean telelana ezartzen laguntzeko tresnak, teknologiak edo jarraibideak dituzten zerbitzu teknologikoetako enpresak ere SPRIrekin harremanetan jar daitezke euren zerbitzuak eskaintzeko. SPRIk proposamen guztiak ebaluatuko ditu, irizpidetzat hartuz tresnen potentziala, enpresa-sarearentzat izan dezaketen balioa eta ezartzeko bideragarritasuna. Aukeratutako konponbideak Telelanerako Teknologien Liburu Zurian jasoko dira, eta dokumentu hori autonomo eta ETE guztien eskura jarriko da.

 

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvbizkaia
    2020.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🖥📡 425 ETE eta autonomok Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza eskatu dute #telelana ezartzeko ➡️ https://t.co/OHd6c4Ezt4

  • @eajpnvbilbao
    2020.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🖥📡 425 ETE eta autonomok Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza eskatu dute #telelana ezartzeko ➡️ https://t.co/OHd6c4Ezt4

  • @madeinbasque
    2020.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🖥📡 425 ETE eta autonomok Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza eskatu dute #telelana ezartzeko ➡️ https://t.co/OHd6c4Ezt4

  • @PTEuskadi
    2020.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🖥📡 425 ETE eta autonomok Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza eskatu dute #telelana ezartzeko ➡️ https://t.co/OHd6c4Ezt4

  • @EVEuskadi
    2020.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🖥📡 425 ETE eta autonomok Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza eskatu dute #telelana ezartzeko ➡️ https://t.co/OHd6c4Ezt4

  • @eajpnvbarakaldo
    2020.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🖥📡 425 ETE eta autonomok Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza eskatu dute #telelana ezartzeko ➡️ https://t.co/OHd6c4Ezt4

Ekitaldiko kargudunak