Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Eusko Jaurlaritzak segurtasun-neurriak zorrozteko beharra berretsi du, eta euskal industriak sektore sozio-sanitarioarekin duen konpromisoa eskertu du

2020-04-03

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak enpresei bidalitako azalpen-oharraren ondoren, industria-jardueraren zati txiki bat funtsezko sektoretzat jotako sektoreetan mantentzen da, baita funtsezkoena bermatzeko ezinbestekotzat jotako jardueretan ere. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailak bidalitako Segurtasun eta Osasun Protokoloa zorrotz betetzeko deia egiten du, Osasun Sailak eta Osalanek gomendatutako neurriekin.

Lehentasuna birusaren hedapena eragoztea da oraindik ere, eta, aldi berean, beharrezkoa da egoera prestatzea jarduera ekonomikoa eror ez dadin eta ahalik eta enplegu gehien manten dadin.

Landu eta bidali diren protokoloak bi dira: bata industriari zuzendutakoa eta bestea elikagaien balio-katerako bereziki landutakoa (arrantza, nekazaritza, abeltzaintza eta elikagaien industriak). Biek modu argi eta ulergarrian jasotzen dituzte Osasun Sailak eta Osalanek ezarritako arauak eta gomendioak.

Eskertza euskal industriari

Era berean, Eusko Jaurlaritzak zoriondu eta eskertu egiten du euskal industriaren kopuru handi baten eta Euskadiko sistema teknologiko osoaren inplikazioa, gizartearen behar sozial eta sanitarioen zerbitzura jartzeagatik.

BRTAko eragile teknologiko guztiak eta kluster industrial guztiak, salbuespenik gabe, bakoitza bere esparrutik ahalegin guztia egiten ari dira Covid19aren aurrean erantzuna ematen.

Laguntza-formulak askotarikoak dira: ikerketa-lerroen azelerazioa, mugikortasunaren esparruko manufaktura-enpresetatik arnasgailuen ekoizpena, eta norbera babesteko materialen edo norbera babesteko ekipamenduen hornikuntza-katea osatzeko serieko piezen fabrikazioa.

Nolanahi ere, sektore guztietan daude beren ekoizpenaren zati bat koronavirusaren aurkako borrokan zentratzeagatik dibertsifikatu duten enpresak.

Horri gehitu behar zaizkio Euskadin osasun-arloko jarduera errazteko material oso garrantzitsua ematen ari diren ehunka enpresaren elkartasun-keinuak.

Enpresa traktore asko, ETEak, eta ekintzaileak izan dira dohaintzan honakoak eman dituztenak: profesionalentzako ibilgailu elektrikoak, norbera babesteko ekipamendu-kopuru handiak, berariaz fabrikatutako arnasgailu inbaditzaileak eta ez-inbaditzaileak, instalazioak, laborategiak eta ekipoak, garraiorako kamioi-flota, gel hidroalkoholikoaren fabrikazioa, maskarak, bai eta babes-materiala kanpoan erosteko sistemen zerbitzuak ere.

Informazio gehiago

Iruzkin bat
  • 2020-04-03

    Establecer instauración cultura preventiva cuando falte formación o barrera idiomática. Un analgésico a síntomas de resfriado puede aliviar y quizás evitar vaya a más.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)