Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: "Euskadi lehen aldiz aurkitzen da ikuspegi positiboari eusteko aukera ematen duten datuekin"

2020.eko apirilak 03
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren zuzendari bakar gisa laguntzen dion aholku-batzordearen bileraren buru izan da

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen dion Aholku Batzordearen bileraren buru izan da gaur goizean. Batzorde hori koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko sortu zen. Bertan izan dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaileJosu Erkoreka, Osasun Sailburu Nekane Murga, Segurtasun Sailburu Estefanía Beltrán de Heredia; Araubide Juridikoaren Sailburuorde Sabino Torre, Osasun Sailburuorde Iñaki Berraondo eta Segurtasuneko Sailburuorde Josu Zubiaga. Hauekin batera, hiru lurralde historikoetako Ahaldun Nagusiak, Ramiro GonzálezUnai Rementeria eta Markel Olano, Eudeleko Presidente Gorka Urtaran eta Gobernuaren Ordezkari Denis Itxaso izan dira.

Bileraren helburua egoera aztertu eta koronabirusa geldiarazteko hartu beharreko neurri berriak adostea izan da.

Bere hitzaldian, Lehendakariak, zuhurtzia osoz eta faktore objektiboetan oinarrituta, agerian utzi du Euskadi lehen aldiz aurkitzen dela ikuspegi positiboari eusteko aukera ematen duten datuekin. "Nolanahi ere, ez dugu guardia jaisten", adierazi du. Hala, Lehendakariak kezka-gune nagusietako bi azpimarratu ditu: Osakidetzako langileak eta adinekoen egoitzei arreta eta jarraipena; eta kolektibo horiek babesteari begira, jarduera-ildo nagusiak aipatu ditu.

Halaber, Lehendakariak erakundeen arteko lankidetza eta foru-aldundien eta udalen ekarpena balion jarri ditu. "Elkarlana da gure indargune nagusietako bat. Norabide berean egin dezagun arraun. Hori egiteak indar eta abiadura handiagoa ematen digu krisi hau gainditzeko ibilbidean ", amaitu du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko apirilak 03

    La sociedad genera muchos residuos y la tasa de recuperación es baja, incentivar reducir su generación y reutilización reconversión. Además estudiar más medios de intercambio de recursos cuando puede producirse un colapso de los mismos por zonas a aumento población y sobre todo especulación pagando como siempre las personas más desfavorecidas aunque las enfermedades vuelven a poner a las personas en su sitio vivir con materialismo no funciona éticamente por mucho que se nos quiera vender consumismo irresponsable deja deuda ecológica.

Ekitaldiko kargudunak