Berriak Osasuna

479 COVID-19 kasu positibo berri zenbatu dira azken orduotan Euskadin

2020-04-02

43 lagun hil dira eta 2.490, osatu edo alta jasotakoak

18.000tik gora detekzio proba egin dira; atzo egindako 10etik 3 bakarrik emaitza positiboarekin

 

Euskadin 479 kasu berri izan dira azken orduotan; guztira, 7.317 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 1.906 ospitaletan dira.  

412 lagun hil dira, hau da, atzo baino 43 gehiago.

Osatutakoak, berriz, 2.490 dira.

Lurraldeka, honela banatuta dago kutsatutakoen kopurua: 

ARABAn, 2.347 kasu zenbatu dira. (horietatik, 341 ospitaletan daude).

BIZKAIAn, 3.682 pertsona. (1.201, erietxeetan)

GIPUZKOAn, positiboen kopurua 1.288 da. (Horietako 364 ingresatuta).

COVID19aren bilakaeraren berri emateko eguneroko agerraldian,  Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Mikel Sanchezek esan duenez, 18.220 detekzio proba egin dira orain arte. Atzo bakarrik 1.399 burutu ziren eta 10etik 3 bakarrik emaitza positiboarekin; aurreko astetan, positiboen ehunekoak askoz altuagoak ziren eta esan behar da gaur, beste egun batez, positiboek behera egiten jarraitzen dutela.  

 

 Apirilaren 2ko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

GUZTIRA  kasu positiboak

ARABA

97

341

167

2.347

BIZKAIA

300

1.201

187

3.682

GIPUZKOA

82

364

58

1.288

GUZTIRA EUSKADI

479

1.906

412

7.317

 

Informazio gehiago, datuen buletinean:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/1_abril_Boletin.pdf

 

Gasteiz, 2020ko apirilaren 2an

 

Iruzkin bat
  • 2020-04-03

    La verdad que estoy asustada de los contagiados en Bizkaia, vamos a una velocidad o eso me parece a mi de vertigo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)