Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Egiaztagiriak %60an murriztuko ditu euskal administrazioak (Bilbao web Summit)

2011.eko maiatzak 18

Euskalduna Jauregian izan den Bilbao Web Summit batzarra gaur amaitzen da

Idoia Mendia World Wide Web-aren sortzailea den Tim Berners-Lee-rekin aritu da eGovernment-i buruz."Egiaztagiriak %60an murriztea da gure buruari jarri diogun helburua. Administrazioak herritarrari eskatzen dizkio Administrazioak bere eskuetan dagoeneko dituen paperak eta hori aldatu behar dugu", adierazi du sailburuak.

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburua Idoia Mendia andreak parte hartu du gaur Bilbao Web Summit-en azken egunean. e-Government-i buruzko saio batean izan da eta, bertan, World Wide Web-aren asmatzailea izateagatik mundu osoan famatua den Tim Berners-Lee jaunarekin esperientziak eta iritziak partekatu ditu. Eztabaida-saioa Jet Propulsion Laboratory delakoan Ezagutzaren arkitekto burua eta NASAko (Nacional Aeronautics and Space Administration) Ezagutzaren Kudeaketako taldearen liderra den Jeanne M. Holm-en eta IKTetan espezializatutako Zentro Teknologikoa den CTICeko Gobernu Irekiaren Unitateko arduraduna den José Manuel Alonsoren ekarpenek osotu dute.

Sailburuak ingelesez (gailurraren hizkuntza ofiziala) azaldu du Jaurlaritzak hartu duen gobernu irekiari eta administrazio elektronikoari buruzko politika. Kudeaketa publikoan gardentasuna gehitzera martxan jarritako ekimenak aipatu ditu (Irekia eta Open Data Euskadi bezalakoak) eta, halaber, berehalako Berrikuntza Publikoaren Plana (PiP) aipatu du. Horrekin, Jaurlaritzak Administrazio berritzaile eta irekia eratzeko asmoa du, zeinak gizarteari kalitatezko zerbitzu eraginkor eta seguruak eskainiko dizkion, bere inguruarekin lankidetzan eta herritarren parte-hartze aktiboarekin.

Bere hitzaldian sailburuak adierazi duenez, "karga administratiboak murrizteko ekimenei esker enpresek Administrazioarekin harremanak edukitzeko unean aurkitzen dituzten oztopo burokratikoak kenduko dira". "Hori dela eta, hurrengo 3 urteetan karga administratiboak % 30ean murriztea da Eusko Jaurlaritzak duen helburua", zehaztu du.

Era berean, Idoia Mendiak defendatu du herritarrek ez luketela aurkeztu behar edozein administrazioren eskutan dagoen datu bat egiaztatzeko dokumenturik. "Egiaztagiriak %60an murriztea da gure buruari jarri diogun helburua. Administrazioak herritarrari eskatzen dizkio Administrazioak bere eskuetan dagoeneko dituen paperak eta hori aldatu behar dugu", esan du sailburuak Eta Jaurlaritzako ordainketen pasabidea aipatu du administrazioen arteko adibide on bezala, 150 administrazio inguruk erabiltzen baitu. Horren bidez, iaz 136.990 ordainketa gauzatu ziren, 28 milioi euro kopuruagatik (27.978.510,70).

Bilbao Web Summit Bilbon hasi zen atzo, Euskalduna Jauregian, hain zuzen. Ekitaldi global bat bezala iragartzen da, nazioarteko lehen mailako adituen arteko eztabaidak dituena. Hauek, Interneten etorkizunari buruz eztabaidatzen dute eta Webaren belaunaldi berria diseinatzen dute, negozioen ikuspegitik. Ekitaldi honetan goi-mailako exekutibo, ekonomista eta estrategak daude eta barne hartzen ditu ere berritzaileak, teknologiako zuzendariak eta Webaren erabileran erabakiak hartzen dituzten eta, ondorioz, Webaren belaunaldi berriaren garapenari buruzko erabakiak hartzen dituzten beste eragile batzuk ere.

Topaketa zuzenduta dago teknologian eta praktika onenetan interesa duten zuzendari nagusi, finantzario zein komunikazio, teknologia eta marketineko zuzendari guztiei.

5 iruzkin
  • @GorkaSaratxaga
    2011.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: Egiaztagiriak %60an murriztuko ditu euskal administrazioak #bws11 #pipejgv http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/6122

  • @GorkaSaratxaga
    2011.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: La administracion vasca reducira en un 60% los certificados #bws11 #pipejgv http://www.irekia.euskadi.net/es/news/6122

  • @manycomics
    2011.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: La administracion vasca reducira en un 60% los certificados #bws11 #pipejgv http://www.irekia.euskadi.net/es/news/6122

  • @PIPEJGV
    2011.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    La administracion vasca reducira en un 60% los certificados #bws11 #pipejgv http://www.irekia.euskadi.net/es/news/6122

  • @PIPEJGV
    2011.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    Egiaztagiriak %60an murriztuko ditu euskal administrazioak #bws11 #pipejgv http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/6122

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)