Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak Covid-19k eragindako osasun-krisiaren aurrean Jaurlaritzak egindako kudeaketa azaldu du

2020-04-02

Iñigo Urkullu lehendakariak, Nekane Murga Osasun sailburuak eta Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasun sailburuak lagunduta, agerraldia egin du gaur goizean, bide telematikoz, legebiltzar-taldeetako bozeramaileen aurrean. Bertan, Lehendakariak Covid-19 pandemiak eragindako osasun-krisiaren eta alarma-egoeraren aurrean Jaurlaritzak hartu dituen eta hartuko dituen neurriak azaldu ditu. Hala, egindako jardueraren berri emateko, Lehendakariak hiru fasetan egituratu du bere hitzaldia: aurrea hartzea, Birusaren hedapena gelditzea eta Osasun-larrialdia arintzea. Lehendakariak azaldu duenez:

  • Lehenik eta behin, aurrea hartzeko fasean, Osasun Sailak erabakiak hartu zituen Osasunerako Mundu Erakundeak Nazioarteko Osasun Larrialdia deklaratu aurretik.
  • Bigarren fasean, lehen positiboaren ondoren, Jaurlaritza gogotik aritu zen lanean birusaren hedadura geldiarazteko, beti ere adituen irizpideetan oinarrituta.
  • Hirugarrenik, osasun-larrialdia eta alarma-egoera dekretatu ondoren, bitarteko guztiak jarri dira birusaren hedapena saihesteko, funtsezko zerbitzuak bermatzeko eta, era berean, behar gehien dituztenei baliabideak errazteko.

Lehendakariak onartu du sortutako egoera larria izan dela, eta neurriak hartzera behartuta ikusi dutela beren burua. "Hartu ditugu. Lehen unetik. Osasun agintarien orientabideak jarraitu ditugu. Beti ere aurkeztu zaizkigun egoera guzti-guztiei aurre egiteko asmoz ", adierazi du.

Orain, behin birusaren hedapena geldituta, Lehendakariak konfiantza mantentzen du osasun-larrialdia arintzean, eskura dituzten baliabideekin. "Denborak esango du asmatu dugun edo ez, baina ez diogu erabakiak hartzeari utzi nahi izan", azpimarratu du.

Era berean, Lehendakariak, Covid-19k enpleguan, jardueran eta enpresen etorkizuneko bideragarritasunean izango duen eragina aipatuz, aitortu du pultsu ekonomikoa berreskuratzea oso zaila izango dela. "Jarduerari berriz ekiteak denbora eta ahalegina eskatuko du", adierazi du. Ildo horretan, azaldu du Eusko Jaurlaritza dagoeneko lanean ari dela ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko plan batean, "Euskadi Zutik". "COVID 19ko pandemia gainditzen dugunean, ahalik eta giza kostu txikienarekin, altxatu egin behar dugu, Euskadi martxan jarri behar dugu. Golpatuta aterako gara, minduta, baina aurrera aterako gara ", azpimarratu du Lehendakariak.

Bestalde, Nekane Murga Osasun sailburuak koronabirusak Euskadin duen egoerari buruzko datu eguneratuen berri eman du, eta, estatistiken zerra-hortzek erakusten dituzten datuak gorabehera, eskura dagoen informazioan oinarrituta, Euskadi gaixotasuna egonkortzeko egoeran dagoela nabarmendu du, eta meseta-fasean. Ildo horretan, 3 alderdi zehatz azpimarratu ditu: proba asko egitea, kasu berrien egonkortasuna asistentzia-jardueran islatzea, eta hildakoen kopuruak gora egitea, bai eta sendatutakoen edo alta emandakoen kopuruak ere.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @MBTotorika
    2021-05-29

    Comentario de Twitter:
    RT @gara_iiriondo: Perdón, me había dejado esto https://t.co/m2w22Mk29s En PDFs, coger discurso de LKH.

  • Argazkia SN Robot
    @gara_iiriondo
    2021-05-28

    Comentario de Twitter:
    Perdón, me había dejado esto https://t.co/m2w22Mk29s En PDFs, coger discurso de LKH.

  • Argazkia Javier Martínez Vadillo
    2020-04-02

    Está bien plataforma multilingüe para atender víctimas de violencia de género o doméstica o sexual de acoso incluido. También para manejo desfibrilador y otras instrucciones de protocolos sanitarios general poblacional puede no seguir directrices cuando se viene de mundos distintos a diferente ritmo y el idioma pueda resultar una barrera de adaptación.

  • Argazkia Dani Castilla
    2020-04-02

    Me parece vergonzoso que se le de rienda suelta a muchas empresas para realizar su actividad con normalidad. Esta pasando en la zona de Goierri. Nos llenamos la boca con salud; pero con los ojos solo vemos los billetes.

    https://www.diariovasco.com/economia/gobierno-abre-mano-20200331163545-nt.html

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)