Berriak Segurtasuna

Zaldibarko zabortegian (Verter Recycling 2002) Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazio eguneratua

2020.eko martxoak 31

Bilaketa-operatiboari buruzko informazio eguneratua 2020/03/31an

Aste honetako albiste positiboa izan da Alberto eta Joaquin bilatzeko lanak Zaldibarko zabortegian mantendu ahal izango direla, orain arte egiten ziren bezala, Eusko Jaurlaritzak eskatzen zuen moduan.

Funtsezko zerbitzuak ematen ez dituzten langileentzat baimen ordaindu berreskuragarria arautzen duen martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretuak sortu zituen zalantzen aurrean, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolari hilaren 30eko astelehenean igorritako idazkiak argitu zuen, Lege Dekretuak ez zituela eragiten eta geldiarazten egonkortze-lanak eta bilaketaoperatiboa.

 

BILAKETA-OPERATIBOAREKIN LOTUTAKO LANEN JARRAIPENA.

Intentsitatez lan egiten duen eremuetako bat hondakinak biltzeko gelaxketako bat egokitzea eta martxan jartzea da, irudian ikus daitekeen bezala.

Litekeena da apirilaren 2tik aurrera hastea gelaxka betetzeko 1. fasea. Bitartean, moldaketa lanen hurrengo faseekin jarraitzen da, 140.000 m³-ko edukiera garbia lortzeko helburuarekin.

 

BILAKETA-OPERATIBOAREKIN LOTUTAKO JARDUERAK

 

Oraingoz, B1.1 eta B1.2 eremuetako bilaketa amaitu da. Azken eremu horretan egonkortzen ari da goiko aldea, eta laster ekin ahal izango zaio berriro bilaketari. B1 eta Z6 eremuen arteko mendi-mazelaren erdiko lotura-pista ere egin da.

Lanean jarraitzen da B1.3 eremuan eta B4 eremuarekin lotzeko goiko aldean.

Era berean, normaltasunez lan egiten jarraitzen da B2 bilaketa-eremuan, ateratako hondakina aldi baterako hurbileko harrobira eramanez, harik eta B4 guneko gelaxkan materialak metatu ahal izan arte. Bertan, bilaketak egiten jarraitzen da, materiala arakatzeko eta bahetzeko bi ekipo ari dira, eta hirugarren bat biltze lanetan.

8:45etik 19:15ak bitarteko ordutegia mantentzen jarraitzen da, bilaketa gune guztietan.

 

BILAKETA ETA LAN ERAMUEN ZEHAZTAPENA 31/03/2020

BILAKETA-GUNEETAN BERRIKUSITAKO MATERIALE GUZTIA 30/03/2020

Hemen aipatzen diren m³-ko kantitateak Alberto eta Joaquin gorpuen bilaketaeremuetan arakatu, atera eta bahetu diren zabortegiaren desplazamenduko materialei dagozkie.

 

AIREAREN KALITATEAREN MONITARIZAZIOA ZALDIBAR INGURUAN

Informazio gehiago eskura dezakezu Ingurumen, Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitza Departamentuaren helbide honetan:

https://twitter.com/ingurumena_eus/status/1243244743812952071?s=21

 

URAREN KALITATEAREN JARRAIPENA ZALDIBARKO ZABORTEGIAREN INGURUAN

Eskura ezazu URA, Uraren Euskal Ajentziaren txostena kontu honetan: 

https://cutt.ly/4tT0CeI

 

EGURALDIAREN PREBISIOA – ONDORENGO EGUNETAKO JOERA  2020/04/06

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko