Berriak Osasuna
Eu

263 COVID-19 kasu berri zenbatu dira Euskadin azken orduotan

2020.eko martxoak 31

28 lagun hil dira eta 1.796 osatuta edo alta jasota daude

Dagoeneko, 15.953 detekzio-proba egin dira gurean

 

Euskadin 263 kasu berri izan dira azken orduotan. Hala, 6.320 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 2.011 ospitaletan dira.   325 lagun hil dira, alegia, atzo baino 28 gehiago. Osatutakoak, berriz, 1.796 dira.

Azken datuak dira, Osasun sailburu Nekane Murgak ezagutzera eman dituenak, COVID19aren egoeraren berri emateko egunero eskaintzen den  agerraldian,

Lurraldeka, honela banatuta dago kutsatutakoen kopurua: 

  • ARABAn,105 kasu zenbatu dira. (horietatik, 379 ospitaletan daude).
  • BIZKAIAn,102 pertsona. (1.255, erietxeetan)
  • GIPUZKOAn, positiboen kopurua 1.113 da. (Horietako 377 ingresatuta).

 

 Martxoaren 31eko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

GUZTIRA  kasu positiboak

ARABA

56

379

133

2.105

BIZKAIA

165

1.255

148

3.102

GIPUZKOA

42

377

44

1.113

GUZTIRA EUSKADI

263

2.011

325

6.320

 

Tentu handiz bada ere, datuok eta egindako proben kopurua altua ikusita, hobekuntza bat egiaztatzen da, Osasun Sailburuaren esanetan. Ezin liteke, hala ere, gorakada bat baztertu, gauden egoeran aurrikuspenak egitea arriskutsua baita.  Nolanahi ere, azken datuei erreparatuta, badirudi Euskadi ordoki batean sartu dela, kasuen goranzko joera hautsiz, beti ere datozen egunotako bilakaeraren zain.

Horrez gain, Nekane Murgak azpimarratu du ZIUko oheen betetze maila altua bada ere, osasun sareak eskariari erantzuteko eta pertsona guztiak baldintza onetan artatzeko ahalmena izaten jarraitzen duela.  

Helburu bera lortze aldera, emandako gomendioak zintzo jarraitzearen beharra gogoratu du sailburuak, hala nola:

  • Eskuen garbiketa zorroztea
  • Gainazalak garbitzea.
  • Eta isolamendu neurriak betetzea

Informazio gehiago, datuen buletinean:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/30_marzo_Boletin.pdf

 

Gasteiz, 2020ko martxoaren 31n

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko apirilak 01

    felicitar de nuevo al gobierno de Euskadi, por preocuparse, para conseguir los fondos de emergencia necesarios, para cubrir los costos de la pandemia,en el país Vasco-cómo son las costos por inactividades económicas generadas en el sector Turístico, por falta de ingreso de extranjeros al país,comedores infantiles, para las personas, que están en época de la educación primaria,secundaria-etc-igualmente atención sanitaria, para aquellas personas que lo estén necesitando,y que se vean afectadas por la pandemia y uso de hospitales y gastos de mascarillas, para oxigenación-de los pacientes- al igual que funerarios-que el señor los bendiga- atentamente- Leónidas Guerra Urcuyo

  • 2020.eko apirilak 01

    Ojo con eso de la transmisión etécera con ese dicho vulgar que se dice que de ayudar viene la peste. Hay que saber ayudar y generalmente hace falta un equipo especializado y aún así también se corren riesgos aunque suelen estar más controlados.

  • @PacienteActivo
    2020.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur emandako datuak. #covid19 #coronavirus https://t.co/fZSc1S0YMz

  • 2020.eko martxoak 31

    Preparar la preventiva con actividad retomando partiendo de lo esencial y luego seguidamente con medidas de control y prevntivas además estableciendo prioridades sin lugar a conflicto, es una guerra preventiva, lso patógenos pueden estar cambiando y la guerra puede ser larga, no fiarse del todo se vaya a dar con remedio eficaz a corto plazo, luchar desde la preventiva sin cesar actividad eso sí con mínimo impacto ambiental y social para lo cual se han de establecer controles con gestoría de conflictos arbitraje, la inteligencia artificial puede incluso dirimir conflictos cuando se aportan todos los datos y variables a falta de preventiva en recursos humanos, contratada con muchas fuentes den fiabilidad para que no haya interés programático.

Ekitaldiko kargudunak