Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Donostian Bus Elektriko Adimenduna ezartzeko 16.705.000 euroko gastua onartu du (Gobernu Bilera 31-03-2020)

2020.eko martxoak 31
  • Udalarekin egindako lankidetza-hitzarmenaren barne hartzen dira proiektua idaztea eta, ondoren, abian jartzea.
  • BEA sistema Dbus konpainiak ematen duen GROS – AMARA 17. Linean ezarriko da
  • Guztizko gutxi gorabeherako aurrekontua 25.700.000 eurokoa da (16.705.000 euro Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren kontura eta 8.995.000 euro Udalak jarriko ditu)

 Gobernu Kontseiluak, gaur, Donostiako Udalarekin lankidetza-hitzarmena onartu du Bus Elektriko Adimendunaren proiektua idazteko eta, ondoren, Gros-Amara 17. Linean ezartzeko. Horretarako, 16.705.000 euroko gastua egitea onartu du. 

Adostutako konpromisoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Donostiako Udalak elkarlanean jarduteko konpromisoa hartu dute, Donostiako 17. Linean BEI-BEA (Bus Eléctrico Inteligente – Bus Elektriko Adimenduna) sistema berariaz ezartzeko beharrezko finantziazio bateratua eta euren eskuduntzako jarduerak gauzatzeko helburuarekin.

Gros-Amara-Miramon 17. Lineak Gros, hirigunea, Amara auzoa, Ospitaleak eta Miramongo parke teknologikoa lotzen ditu. Linea horren ezaugarri nagusietako bat beste garraiobideekin duen intermodalitatea da, adibidez, autobusen geltokiarekin, etorkizunean egingo den Abiadura Handiko Trenaren eta Renferen geltokiarekin, Topoaren igarotzearekin, eta Amara eta Anoeta inguruko Euskotrenen geltokiekin. Hain zuzen ere, 17. linea da hazteko aukera handienetakoa duen Dbus-eko linea.  Ibilbideak, guztira, 14.892 metro ditu.

Proiektuan aurreikusitako jarduketak 

Hitzarmenean aurreikusitako BEA sisteman ondorengo jarduketa hauek barne hartzen dira:

  • 18 metroko 7 autobus % 100 elektrikoak.
  • Aginte-postutik erabateko monitorizazioa.
  • Geralekuan informazio-sistema interaktiboak.
  • Komunikazio integratuko sarea.
  • Geralekuan txartelak saltzea eta baliogabetzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dauden garraio-txartel guztiekin (BAT, BARIK, MUGI) bateragarriak diren ordaintzeko bitartekoak.

Eraikuntza-proiektuak idazteko eta Dbus-en 17. Linea BEA sistemadun linea bihurtzeko gutxi gorabeherako aurrekontua 25.700.000,00 euro —BEZ barne— da.

 

Gaur Eusko Jaurlaritzak onartutako hitzarmenean, Donostiako Udalarekin elkarlanean osatu diren 2020., 2021., 2022. eta 2023. ekitaldietarako aurrekontuko kontsignatzea eta zenbatekoak zehaztu dira.  (Ikusi taula). Halaber, 17. Linean bus elektriko adimenduneko sistema ezartzeko eraikuntza-proiektua osatzeko prozesuan laguntza teknikoa Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea (ETS) Erakunde Publikoaren bitartez eman ahal izango dela zehazten da.

 

INBERTSIOAK

2020

2021

2022

2023

GUZTIRA

Eraikuntza-proiektua

400.000

600.000

 

 

1.000.000

Obrak

 

180.000

20.800.000

3.720.000

24.700.000

 GUZTIRA

400.000

780.000

20.800.000

3.720.000

25.700.000

 

FINANTZAKETA

2020

2021

2022

2023

GUZTIRA

Eusko Jaurlaritza

260.000

507.000

13.520.000

2.418.000

16.705.000

Donostiako Udala

140.000

273.000

7.280.000

1.302.000

8.995.000

 GUZTIRA

400.000

780.000

20.800.000

3.720.000

25.700.000

 

Jarduketa hori Garapen Jasangarriaren Gida Plana: Euskadi 2030 izeneko planaren barne jasota dago. Plan horren helburua da garraio-eredu iraunkorra eta integratua sortzea, Euskadiren gizarte-kohesioko eta garapen sozioekonomikoko tresna gisa.

Bestalde, 2018ko otsailaren 13an, Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak lankidetzarako protokolo orokor bat sinatu zuten, “Smart Mobility” mugikortasun eraginkorrari eta integratuari lotutako hainbat jarduketa Donostiarako gauzatzeko. Bi administrazioen helburua da, trafikoaren eta garraioaren arloetan, ingurumen-sentsibilitate eta berrikuntza teknologiko handiko hainbat jarduketatan elkarrekin aritzea. Eta jarduketa horien artean aurkitzen da BEA – Bus Elektriko Adimendunaren Sistema.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko