Berriak Lehendakaritza
Eu

Josu Erkoreka: Osakidetza erantzun duina ematen ari da, eta arintasuna, egokitzapena eta erantzun iraunkorra erakusten ari da"

2020.eko martxoak 31

Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, bide digitaletik, Osasun sailburu Nekane Murgarekin batera.

Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak jakitera eman duenez, Lehendakariak datorren ostegunean Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorraren aurrean egingo duen agerraldiari begira, Covid19ren krisiari erantzuteko sail bakoitzak gauzatu dituen jarduketak biltzen dituzten agiriak partekatu ditu gaur Gobernu Kontseiluak.

Hala, Erkoreka sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak erabaki asko hartu dituela Koronabirusaren pandemia Euskadin hedatzen jarraitzea eragozteko, betiere hiru lehentasun kontuan hartuta: osasun publikoa babestea eta birusa zabaltzea eragoztea, ezohiko krisialdi honetan egoerarik okerrenean daudenei laguntzea, eta osasun-krisi hau gainditu bezain laster ekonomia eta enplegua leheneratu ahal izateko oinarriak jartzea. 

Euskal osasun-sistema proban jarri duen larrialdi-egoera baten aurrean, Jaurlaritzaren bozeramaileak balioan jarri du Osakidetza eskaintzen ari den erantzuna, inoiz ez bezalakoa eta guztiz konplexua den proba honi erantzun duina emateko gai izan baita. "Osakidetza arintasunez jarduteko, egokitzeko eta erantzun iraunkorra emateko gai dela egiaztatzen ari da", adierazi du. Gainera, euskal gizarteak ekimen solidarioen bidez erakusten ari den konpromiso kolektiboa ere azpimarratu du.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko krisi honek industrian, enpresa txiki eta ertainetan, autonomoengan edo merkataritzan izango dituen ondorioei aurre egiteko "talka-plana" aipatu du, eta iragarri du neurri horiez gain, gaur, Gobernu Kontseiluak onartu egin duela Euskadiko enpresak finantzatzeko ELKARGIrekin eta finantza-erakundeekin 500 milioi euroko finantzazio lerro berri bat. “Zirkulatzailearen finantzazio-lerro berria da, bost urterako eta zero kostuan, eta urtebeteko gabealdia eskaintzen du", zehaztu du.

Bestalde, Nekane Murga Osasun sailburuak Euskadiko koronabirusaren egoeraren datu eguneratuen berri eman du.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko apirilak 02

    Y esto anterior lo digo con la experiencia de dos parientes cercanos que eran atendidos por telefono hasta que al de una semana han tenido que entrar en la uvi directamente y uno de ellos ha permanecido sedado 14 días.

    Por otra parte, ¿que pasa con los familiares que vivian con ellos?. ¿Alguien les ha hecho un analisis para ver si lo tienen, si son portadores, asintomaticos, etc..?. NO.

  • 2020.eko apirilak 02

    En mi opinión la escasez de respiradores viene motivada porque me da la impresión que los gestores de Osakidetza han creado un protocolo de actuación en el que se basa en atender por telefono a los pacientes durante una semana sin salir de su casa ni el enfermo ni el médico. Con lo que al final de la semana ese enfermo necesta entrar en la UVI y se le debe poner un respirador. Si ese enfermo hubiera recibido un tratamiento adecuado en esa semana, no tendría posiblemente que ser hospitalizado.

  • 2020.eko apirilak 01

    felicitar de nuevo el esfuerzo tan grande, que el gobierno de Euskadi,está realizando en manejar los fondos de emergencia necesarios , para solventar la crisis económica, por falta de actividades económicas,emergencias sanitarias,gastos funerarios,comedores infantiles, profesores desabilitados o inactivos, cancelaciones de ingresos de turismo extranjero,por efectos de la pandemia- es muy grande y encomiable el esfuerzo,que el gobierno está tratando de manejar, para el pais Vasco,precisamente en ésta recesión económica actual y mundial- atentamente - Leónidas Guerra Urcuyo

  • 2020.eko martxoak 31

    Está bien formar a la gente para trabajar en red y también está mejor dotar de cierta autonomía cuando falla la red, incluido en recursos básicos de supervivencia. Es para que a mayor complejidad aumento población global, los problemas nos sobrevengan no nos lleguen a desbordar con consecuencias.

  • 2020.eko martxoak 31

    Protegerse idem personal de seguridad ya que puede haber además personas asintomáticas transmitan también la enfermedad, aprovechar para formación todo tipo ciudadanía on-line o incluso TV sobre todo en igualdad para atajar la violencia de género y en sostenibilidad con menos hacer más con mímimo impacto ambiental incluso a poder ser positivo.

Ekitaldiko kargudunak