
Arnas sintomak dituzten pertsonak Euskadi osoan artatuko dituzten osasun-zentro espezifikoak ezarri ditu osakidetzak
Horrela, osatu egin du COVID-19aren aurrean asistentzia hobetzeko eta pazienteen eta profesionalen segurtasuna indartzeko Gasteizen eta Bizkaiko zati batean abiarazitako lehen mailako arretaren zonakatzea
Gaurtik, ESI bakoitzak bere erreferentziazko zentroak ditu arnas sintomak dituzten pertsonak artatzeko, eta horiek beren ohiko osasun zentrora deitu behar dute, ez Osasun Kontseilura
317 kasu berri egiaztatu dira, 297 lagun dira hildakoak eta 1.646 osatu edota alta jaso dutenak
Arnas sintomak dituzten pertsonak artatzeko berariazko osasun zentroak ditu Osakidetzak gaurtik aurrera Euskadi osoan. Horrela, bada, Gasteizen eta Barrualde-Galdakao ESIan COVID-19ren aurrean asistentzia hobetzeko eta pazienteen eta profesionalen segurtasuna indartzeko aste batzuk lehenago hasitako zonakatzea herrialde osora zabaldu da.
Hala eman du jakitera gaur Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak, koronabirusak Euskadin izan duen bilakaeraren berri emateko egunero egiten den agerraldian. Euskadin, 6.057 daude kutsatuta, 297 lagun hil dira, eta 1.646 osatuta edo alta emanda daude.
Gaurtik aurrera Euskadi osoan ezarri den asistentzia-berrantolaketaren bidez, egungo egoerari erantzun onena emateko asmoz, COVID-19aren sintomak izan daitezkeen arnas patologiak dituzten pazienteen arreta gainerako osasun-eskaeretatik bereizi da. Horrela, lortu egiten da:
- Alde batetik, paziente mota horiei arreta emateko berariaz prestatutako zentro zehatzetan zentralizatzea arnasketa-sintomekin zerikusia duen guztia.
- Eta, bestetik, herritarrei segurtasun handiagoa ematea. Izan ere, zentro horietan zirkuitu definituak dituzte, arnas sintomak dituzten pertsonek gainerakoak kutsa ez ditzaten.
Beraz, Osakidetzako ESI bakoitzak bere erreferentziazko zentroak ditu dagoeneko, eta horien zerrenda eskuragarri dago Osasun Sailaren web orrian: euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria.
Azpimarratu beharra dago, gaurtik aurrera, norbaitek arnas sintomak baditu —hala nola eztula, sukarra, eztarriko mina edo arnasa hartzeko zailtasuna—, bere ohiko osasun zentrora deitu behar duela, eta handik, beharrezkoa balitz, ezarritako erreferentziazko zentroetara bideratuko luketela.
Asistentziaren berrantolaketa horrek dakar kontsultategi periferiko gehienak aldi baterako itxi behar izatea, bertako profesionalek eremu bakoitzeko zentroetan laguntza eman dezaten. Asteburuetan, etengabeko arretako guneen (EAG) ohiko zerbitzuak indartuko dira, aurrez aurre, etxean eta telefonoz artatzeko, gehienbat bere burua eskaini duten profesionalei esker.
Hain zuzen ere, Osasuneko sailburuak lehen mailako arretako profesionalen lana eskertu nahi izan du, osasun-sistemaren funtsezko maila horretan asistentzia bermatzea ahalbidetzen ari baita COVID-19aren pandemiak eragindako egoeraren aurrean.
DATU EGUNERATUAK
Euskadin 317 kasu berri izan dira, atzokoaren erdia, eta, hala, 6.057 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 1.966 ospitaletan dira. 297 lagun hil dira, alegia, atzo baino 32 gehiago. Osatutakoak, berriz, 1.646 dira. Lurraldeka, honela banatuta dago kutsatutakoen kopurua:
- ARABAn,049 kasu zenbatu dira. (horietatik, 376 ospitaletan daude).
- BIZKAIAn,937 pertsona. (1.233, erietxeetan)
- GIPUZKOAn, positiboen kopurua 1.071 da. (Horietako 357 ingresatuta).
Euskadik jarraitzen du ahalegin handia egiten detektzio goiztiarraren eremuan. Egindako probak 14.887 dira, dagoeneko.
Martxoaren 30eko eguneratzea |
Kasu positibo berriak |
Pertsona ospitalizatuak |
Hildako pertsonak |
GUZTIRA kasu positiboak |
ARABA |
102 |
376 |
123 |
2049 |
BIZKAIA |
161 |
1233 |
133 |
2937 |
GIPUZKOA |
54 |
357 |
41 |
1071 |
GUZTIRA EUSKADI |
317 |
1966 |
297 |
6057 |
HERRITARREN ARDURA
Azkenik, Nekane Murga sailburuak Osasun Sailak eta Osakidetzak abian jarri eta dagoeneko Android zein Apple sistemetan eskuragarri dagoen COVID-19.EUS izeneko APP erabiltzeko deia luzatu die herritarrei, denon artean gaixotasunaren hedapena saihesteko.
Era berean, helburu hori bera lortze aldera, emandako gomendioak zintzo betetzearen garrantzia gogorarazi du, hala nola:
Eskuen garbiketa zorroztea,
- Gainazalak garbitzea.
- Eta, noski, isolamendu neurriak betetzea.
Informazio gehiago, datuen buletinean:
Gasteiz, 2020ko martxoaren 30ean
-
2020-03-30
Evitar abusos de precios y reventa material preventivo casero como pueda ser mascarillas en locales no autorizada su venta y a un precio superior sin ni siquiera ser la protección mínima reglamentaria de protección no protege del todo por ser casera en algún caso puede dejar pasar a patógenos.
-
2020-03-30
Acotar personas en grupos de riesgo con vulnerabilidad, ya sea por la edad o por su elevado nivel de exposición al riesgo y controlar los riesgos no se pueden eliminar con medidas protección colectiva primero, luego individual y personal coordinador de seguridad y salud velen cumplimiento medidas preventivas y protocolos, sin desinfectar superficies y ambientes contaminados los test pueden ayudar evitar expansión, pero no evitar un posible contagio posterior.