Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

1,2 milioi irakasleak euskalduntzeko (2011-05-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 17

Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak emana, Irale programaren baitan 2010. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako dei egiten duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bilkuran onartu duen Aginduak deialdia zabaltzen du IRALE programako jardueretan, Hezkuntza Sailak zuzenean burutzen ez dituenetan, parte hartzeko.

Agindu honen helburua irakasleak euskalduntzeko, alfabetatzeko eta hobetzeko programako (IRALE) jardueretan, Hezkuntza Sailak zuzenean burutzen ez dituenetan, parte hartzeko interesa duten erakundeei dei egitea da. Jarduera horiek 2011ko udan eta 2011/2012 ikasturtean egingo direnak dira.

Jarduera horiek irakasleen hizkuntza gaitasuna lortzeko ikastaroak izango dira eta irakasorduetatik kanpo emango dira. Deialdi honek 1,2 milioi euroko diru kopurua du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan