
Arte plastikoetako eta diseinuko prestakuntzarako dirulaguntzak. (2011-05-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)
Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; honen bidez 2010-2011 ikasturtean arte plastiko eta diseinuko prestakuntza-zikloetako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten da.
Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloetan prestakuntza praktikoaren fasea egiteko dirulaguntzak deitzen dituen agindua, 2010/11ko aldian.
Dirulaguntza hauen zenbateko globala 28.000 eurokoa izango da eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloetako prestakuntza praktikoaren fasean parte hartzen duten ikasleek, enpresek edo tutoreek jaso ahal izango dituzte.