Berriak Segurtasuna

Zaldibarko zabortegian (Verter Recycling 2002) Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazio eguneratua

2020.eko martxoak 27

Bilaketa-operatiboari buruzko informazio eguneratua 2020/03/27an

Azken egunotan asko aurreratu da in situ aurreikusten diren hondakinak biltzeko gelaxketako bat egokitzeko lanetan, luizi guneetako baten beheko aldeko albo batean. Obra konplexua da, eta ingurumena egokitzeko baldintza guztiak betetzea eskatzen du. Haren helburua bilaketa-eremuetatik ateratzen ari diren hondakinak biltegiratzea da, bilaketa areagotu ahal izateko.

Zazpi geruza dituen iragazgaizte lan konplexu bati ekin diote aste honetan, 140.000 m ³ gordetzeko gaitasuna duen horrelako hondakin gelaxka batek eskatzen dituen baldintza guztiak betetzeko.

Bilaketa-lanei dagokienez, egun hauetako eguraldi ona aprobetxatuz, bilaketaordutegia 19: 30era arte luzatu ahal izan da, azken egunotan lanean aritu diren hiru eremuetan.

Batetik, B4 gunean, non atzo arte 30.223 m ³ miatu eta bahetu dituzten. Era berean, B1.3 bilaketa-eremuan intentsitate handiz lan egin da eta egiten jarraitzen da, bai eta bilaketa positiboeneko eremuetako batean ere, B2 eremuan, zeina berriro aktibatu baita aste honetan baldintza seguruago eta egonkorragoetan.

Guztira, une honetan, batez beste, 10 ekipo ari dira lanean, dagokien makineria astunarekin. Bilaketa-eremuetako 5 ekipo, materiala arakatzen, ateratzen eta bahetzen ari direnak, eta beste 5 laguntza-talde egonkortze-lanetan, eroritako zabortegiko goragoko kotan. Obra horiek beharrezkoak dira Albertoren eta Joaquinen gorpuak bilatzeko lanak segurtasun eta eraginkortasun handiagoz egin ahal izateko.

 

[Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendariaren, Aitor Zuluetaren adierazpenak Eusko Jaurlaritzaren Irekia atarian eskura ditzazkezu: https://www.irekia.euskadi.eus/ ]

BILAKETA ETA LAN ERAMUEN ZEHAZTAPENA 27/03/2020

             

BILAKETA-GUNEETAN BERRIKUSITAKO MATERIALE GUZTIA 26/03/2020

Erantsitako bi koadroetan aipatzen diren m ³ kantitateak Alberto eta Joaquin gorpuen bilaketa-eremuetan arakatu, atera eta bahetu diren zabortegiaren desplazamenduko materialei dagozkie.

 

AIREAREN KALITATEAREN MONITARIZAZIOA ZALDIBAR INGURUAN

Informazio gehiago eta txosten osoa Ingurumen, Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitza Departamentuaren helbide honetan:

https://twitter.com/ingurumena_eus/status/1243244743812952071?s=21

URAREN KALITATEAREN JARRAIPENA ZALDIBARKO ZABORTEGIAREN INGURUAN

Eskura ezazu URA, Uraren Euskal Ajentziaren txostena kontu honetan: 

 https://twitter.com/uraejgv/status/1242489790404018176?s=21

EGURALDIAREN PREBISIOA – ONDORENGO EGUNETAKO JOERA  2020/03/31 

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko martxoak 30

    Protegiendo personal frente a posibles infecciones y de prevención utilizar medios a ser posible nos den una idea posible variación composición de lo que hay debajo para que si cabe con la ayuda de algoritmos nos acerquemos a posible presencia humana entre lo enterrado. Prever drenajes de posibles efluentes contaminados no esperar a que se produzca contaminación lixiviados u otros impacten en medio fluye agua.

  • @txemikintana
    2020.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    21:06 Informacion del Gobierno Vasco sobre el operativo de rescate en Zaldibar (27/3/20) https://t.co/t4SxaVI2Gj