Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

18,5 miloi euro hasierako lanbide trebakuntza programak garatzeko (2011-05-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 17

Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakunde¬ei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deia egiten duena, 2011-2012 ikasturtean Hasiera¬ko Lanbide Prestakuntzako programak garatzeko.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. Agindu horren bidez, Udalei, Mankomunitateei edota beraiek sortutako Erakundeei eta pribatu Erakundeei diru-laguntza emateko deialdia egitea onartu du Hasierako Lanbide Trebakuntza Programak garatu ahal izateko emango dira diru-laguntzok, 2011-2012 ikasturtean zehar

Hasierako Lanbide Trebakuntza Programek Oinarrizko Bigarren Hezkuntzaren funtsezko gaitasunak eskuratzen ez dituzten ikasleei oinarrizko lanbide-prestakuntza ematea dute helburu. Prestakuntza horri esker, kalitatearen aldetik ondo trebatuta sartu ahal izango dira lan-mundura eta izango dute araututako irakaskuntzetan ikasketak egiten jarraitzeko aukera. Gauzak horrela, programa hauek gizartean txertatzeko lagungarri izango dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan