Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak eta Udaltzaingoek beste 430 isun jarri zituzten atzo, osteguna, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

2020.eko martxoak 27

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean atzo, osteguna, martxoak 26, beste 430 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 158 pertsona zigortu zituen atzo, eta Udaltzaingoek, berriz, 272. Bestalde, 9 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, osteguna, 1.301 pertsona identifikatu zituen eta 1.832 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 158 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 6 pertsona atxilotu zituzten atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako Udaltzaingoek, berriz, 1.109 pertsona identifikatu zituzten, 2.136 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 272 isun jarri zituzten atzo, osteguna, egunean zehar.  Horrez gainera, 3 pertsona atxilotu zituzten.

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko