Eu

Eusko Jaurlaritzak ez ohiko premiazko neurriak ezarri ditu kontratazio publikoan, enpleguei eusteko

2020.eko martxoak 27

EUSKO JAURLARITZAK EZ OHIKO PREMIAZKO NEURRIAK EZARRI DITU KONTRATAZIO PUBLIKOAN, ENPLEGUEI EUSTEKO

 

Ogasun eta Ekonomia Sailak, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren bitartez, kontratazio publiko arloko zenbait jarraibide ezarri ditu COVID-19aren ondorioak arintzeko eta ekonomian eta gizartean dituen eraginei aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzak, kontratazio publikoari dagokionez duen helburu nagusia langileak eta horien enpleguak babestea da.

Horrela, kontratazio publikoan bi egoera ematen dira:

  1. Ematen jarraitu daitezkeen zerbitzuak: argi dagoenez, kontratu horiek indarrean jarraituko dute.
  2. Ematen jarraitu EZIN daitezkeen zerbitzuak: Kasu horietan kontratua eten egin beharko da eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzak kalte-ordaina eman ahal izango die enpresa kontratistei, haien eskaria jaso eta kontratistak 4 alderditan bere errealitatea, eraginkortasuna eta zenbatekoak era sinesgarrian egiaztatu eta gero:
  3. Soldaten kostuak (soldatak eta gizarte segurantzako kotizazioak) kontratuaren egikaritzearen etetea altxatu arte.
  4. Behin betiko bermeari eusteko gastuak, kontratua etenda dagoen epealdiari dagozkionak.
  5. Alokairuen gastuak edo makineriaren, instalazioen eta ekipoen mantentze-lanen kostuak, kontratua etenda dagoen epealdiari dagozkionak, horiek beste helburu batzuetarako erabili ezin badira.
  6. Pleguan aurreikusita dauden eta kontratuaren xedeari lotuta dauden aseguru polizen gastuak, kontratistak sinatu baditu eta kontratua eteteko unean indarrean badaude.

 

Enpresa kontratatzaileek dagozkien kontratazio organoetara bideratu beharko dituzte euren eskariak.

 

Informazio gehiago hemen

https://www.contratacion.euskadi.eus/noticia/2020/circular-22020-de-26-de-marzo-de-la-direccion-de-patrimonio-y-contratacion/w32-kpesimpc/es/

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak