Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatzeko laguntzak (2011-05-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 17

Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, laguntzetarako deia egiten zaie hezkuntza-premia bereziko ikasleak izan eta 2011-2012 ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxeei/ikastetxe pribatuei

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren agindu bat onetsi du. Agindu horren bidez, hezkuntza-premia bereziak dauzkaten ikasleak eskolaratzen dituzten itunpeko ikastetxeei, 2011/2012 ikasturterako hezkuntza-laguntzeko espezialistak kontratatzeko beharra dutenei, laguntzak emateko deialdia egiten da.

Deialdi horien helburua, 10.500.000 eurokoa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak integratzeko programa gehiago garatzea da; horretarako, itunpeko ikastetxeei hezkuntza-laguntzeko espezialistak kontratatzeko laguntzak emango zaizkie.

Dirulaguntza hauek jasotzeko eskubidea Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxe pribatuen titularrek izango dute, baldin eta eskaera aurkezteko unean itunpekoak badira; betiere, Berritzeguneko aholkularien iritziz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak dauzkaten ikastetxeak izango dira, ikasle horiek normal integratzea eta eskolako jardueretan eskola-orduen barruan parte hartzea errazteko laguntzaileen beharra dutenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan