Eu

Lanbidek enpleguaren eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskari berriei alta emateko galde-sorta elektroniko bat sortu du bere webgunean

2020.eko martxoak 27
  • Apirilaren 30a baino lehen berritu beharreko enplegu-eskaintza guztiak automatikoki eta ofizioz berrituko dira

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 27a

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak galde-sorta elektroniko bat sortu du bere webgunean (www.lanbide.euskadi.eus), enpleguaren eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskarien alta berriak egikaritu ahal izateko eta, era horretan, ekintza horiek egin behar dituzten erabiltzaileei administrazio-izapideak errazteko.

Langabe berrientzat, enplegu-eskari berriei alta ematea ahalbidetzen duen galde-sorta elektroniko bat sortu da. Duela aste batzuetara arte, ezinbestekoa zen bulego batera joatea izapide hori egiteko. Arreta presentziala etetean, Lanbidek helbide elektroniko bat sortu zuen ekintza hori egiteko, eta orain, galde-sortaren bidez, haren egikaritzea hobetu du. Galde-sorta honako esteka honetan dago eskuragarri:

https://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/bulegoetan-erabiltzaileari-arreta-emateko-salbuespenezko-neurriak-pertsonen-pilaketa-murrizteko/

Bestalde, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren izapidetzea bermatzeko, egiaztagiri elektronikoak dituzten pertsonek eskaera berri bat egiteko edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta berritzeko dokumentazioa erregistratu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzaren erregistro elektroniko orokorrean (www.euskadi.eus). Egiaztagiri elektronikorik ez duten pertsonentzat, berriz, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eskaerak, berritzeak edo komunikazioak egiteko beharrezkoa den dokumentazioa erregistratzea ahalbidetzen duen atal bat gaitu da Lanbideren webgunean. Aurreko esteka berberan.

Era berean, Lanbideren webgunean bertan (www.lanbide.euskadi.eus), interesdunek beharrezkoak diren inprimaki eta eskaera guztiak eta erregistratzeko erantsi beharreko dokumentazioari buruzko informazioa aurkitu ahal izango dituzte.

 

Eskaria berritzea

Gainera, Lanbidek luzatu egin du enplegu-eskariak automatikoki berritzeko data. Hasiera batean, martxoaren 11tik 31ra bitarte (biak barne) berritu beharreko enplegu-eskari guztiak automatikoki eta ofizioz berritzea ezarri zen, eta orain, berriz, berritze automatiko hori 2020ko apirilaren 30era arte aurreikusitako eskari guztietara zabalduko da.

Azken asteetan, Lanbidek bere kanal telematiko guztiak indartu ditu, “bere zerbitzuak bermeekin ematen jarraitzeko”, Lanbideko zuzendari nagusi Borja Belandiak azaldu duenez. Euskal Enplegu Zerbitzuak kanal ez-presentzialen bidez jarraitzen du euskal herritarrei arreta eskaintzen. Kanal horietan, informazioa bildu eta kontsultak eta hainbat izapide egin daitezke. Joan den astean, Osasun Publikoaren gomendioei jarraikiz, Lanbidek eten egin zuen bere 42 bulegoetako arreta presentziala.

Ildo horretan, Euskal Enplegu Zerbitzura jotzeko www.lanbide.euskadi.eus webgunea eta Nire Lanbidenet zerbitzua erabiltzea gomendatu du Belandiak, horiek baitira horretarako bide nagusiak. “Gure webgunea etengabe berritzeko lanean ari gara, ahalik eta eskuragarriena eta osatuena izan dadin”, azpimarratu du. Nolanahi ere, telefono bidezko arreta zerbitzua ere eskuragarri dago, informazio orokorra lortzeko:

  • Herritarrak: 945 160 600 / 630 305 452
  • Enpresak eta erakundeak: 945 160 601
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak