Eusko Jaurlaritzak COVID19ren aurka aktibatutako laguntzen eta neurrien berri eman die eragile ekonomiko eta sozialei eta egungo egoera aztertu dute
- Tapia: “Osasuna lehenetsiz egungo egoera gainditu behar dugu, baina alor ekonomikoan etorkizuna ere prestatu behar dugu”
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko eragile ekonomiko eta sozialekin topaketa egin du gaur egun hauetan ezartzen ari diren larrialdiko jardueren berri emateko, bai ETEentzako laguntzen alorrean, baita garraioan, nekazaritzan eta arrantzan, merkataritzaren edo turismoan.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak deitutako bileran parte hartu dute, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Arantxa Tapia sailburuak, Sonia Perez Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak eta Maria Jesus San Jose Justizia eta Lan sailburuak; Confebask, Adegi, Cebek eta Sea enpresaburuen elkarteetako ordezkariek; hiru lurraldeetako merkataritza ganberek; Elkargik; Foru Aldundietako Ekonomia Sustatzeko diputatuek; Eta ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek.
Datozen egunotan, sailburua kluster guztiekin harremanetan jarriko da industria-sektore bakoitzaren egoeraren jarraipena egiteko eta orain arte hartutako neurrien berri, haiei ere, zuzenean emateko.
Laguntza guztiak www.euskadi.eus eta www.grupospri.eus guneetan daude.
Duela ia bi aste eragile guztiei, langile guztien segurtasuna bermatzeko Osasun Sailarekin eta Osalanekin batera prestatutako jarduera-protokoloak helarazi zitzaizkienetik, (erantsitako protokoloa), gutxieneko jarduera ekonomiko bat mantendu ahal izateko hartzen joan diren neurriek handitzen jarraitu dute. Gaur, Jaurlaritzako ordezkariek sail bakoitzari dagozkionak azaldu dituzte, bereziki asteartean Gobernu Kontseiluak onartutakoak, eta iragarri diete gune espezifiko batean, bai www.euskadi.eus webgunean, bai www.grupospri.eus webgunean laguntza neurrien xehetasunak eta estekak lortu ahal izango dituztela. Gune hori etengabe eguneratzen ari da, laguntzak egituratu eta osatu ahala.
Osasuna zaindu eta hurrengo egunerako prestatu
Bileran, Arantxa Tapia sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna koronabirusa ez zabaltzea eta gizartearen osasun beharrei erantzutea dela. Hala, orainaren premiari erantzutearekin batera, beharrezkoa da herrialde eta gizarte gisa, prestatzen joatea etorkizun hubilean datorrenari erantzuteko. Kolpe ekonomikoa oso oldarkorra izaten ari da, eta neurri horiek guztiak epe labur eta ertainean erantzuteko pentsatuta eta diseinatuta daude, jarduerari ahalik eta baldintza onenetan eta ahalik eta enplegu gehien lortu ahal izateko.
Informazio gehiago:
-
2020-03-27
Plantear más plataformas de alquiler de recursos si no se pueden compartir colaborativamente, antes de comprar un recurso cuando se empieza a especular con los precios, manteniendo normas de higiene no facilite la transmisión evitando desplazamientos innecesarios y pagando los impuestos y seguros sociales correspondientes incluido de actividad. Planeta tenemos uno y puede haber colapso de de ciertos recursos.
-
2020-03-27
Comentario de Twitter:
Estas mujeres no paran... @arantxa_tapia Susan Pérez, María Jesús San José https://t.co/zFKXMiKX0v -
2020-03-26
Comentario de Twitter:
RT @arantxa_tapia: 📌INFO [CAS] ➡️ https://t.co/6GJvFRhCUX
📌INFO [EUS] ➡️ https://t.co/IIrUYzWPLx✅ Información ayudas ➡️ https://t.co/4HlT…
-
2020-03-26
Comentario de Twitter:
RT @arantxa_tapia: 📌INFO [CAS] ➡️ https://t.co/6GJvFRhCUX
📌INFO [EUS] ➡️ https://t.co/IIrUYzWPLx✅ Información ayudas ➡️ https://t.co/4HlT…
-
2020-03-26
Comentario de Twitter:
RT @arantxa_tapia: 📌INFO [CAS] ➡️ https://t.co/6GJvFRhCUX
📌INFO [EUS] ➡️ https://t.co/IIrUYzWPLx✅ Información ayudas ➡️ https://t.co/4HlT…
-
2020-03-26
Comentario de Twitter:
RT @arantxa_tapia: 📌INFO [CAS] ➡️ https://t.co/6GJvFRhCUX
📌INFO [EUS] ➡️ https://t.co/IIrUYzWPLx✅ Información ayudas ➡️ https://t.co/4HlT…