Berriak Kultura
Eu

428.000 euro onartu dira, euskarazko literatura-argitalpenetarako (2011-05-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 17

Agindua, euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren agindua onartu du.. Laguntza hauetarako 428.000 euro erabiliko dira.
Kultura Sailak bere laguntza eta kolaborazioa eskaini nahi die argitaletxeei, euskarazko edizioak dakartzan gastuak ordaintzeko diru-laguntzen bidez, euskararen zabalkundea alor horretan ere indartzeko eta euskarazko literatura-lanak argiratatzeak eskatzen duen ahalegina sustatzeko.
Horretarako, agindu honen bitartez, euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzetarako deia egiten da, eta horiek jasotzeko araubidea ezartzen. Laguntzen helburua da 2011. urtean argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko euskarazko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuak partez ordaintzea.
Xede horretarako 428.000 euro erabiliko dira. Deialdi honetan finkatutako betebeharrak betetzen dituzten argitaletxeek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak. Argitaletxetzat hartuko da, bakarrik, bere gizarte xedearen barruan argitalpengintza izan eta 2009. urtetik 2010. urtera bitartean gutxienez hiru egileren bost liburu argitaratu dituzten merkataritza-erakunde pribatuak edo pertsona fisikoak. Bere gizarte-xedearen barruan argitalpengintza sartuta duten erakunde pribatuen kasuetan, bai eta pertsona fisikoen kasuan ere, jarduera ekonomikoen zergako edizio-jardueretarako epigrafean alta emanda egon behar dute. Ez dira emango diru-laguntzak elkarteek eta fundazioek aurkeztutako eskaerei.
Argitaletxeek edizio-plan bat aurkeztu beharko dute, eta bertan adierazi 2011n agitaratuko diren euskarazko literatura-liburuak, aurreko urteetako laguntza hauen edizioetan parte hartu ez dutenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan