Berriak Kultura
Eu

Jaurlaritzak 290.000 euro onartu ditu musika-jarduera profesionaletarako (2011-05-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 17

Agindua, musika jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duena

Jaurlaritzaren Kontseiluak musika-jarduera profesionaletarko diru-laguntzak arautzen dituen Kulturako sailburuaren Agindua onartu du gaur. Laguntza horiek euskal musikarien sorkuntza-lana sustatzeko formula bat izan nahi dute eta, gainera, musikari horien ahalegina aitortzeaz gain, beren lanak beste merkatu batzuetara zabaltzeko aukerak eskaini, beren finantzabideak ugaritu daitezen. Horretarako, 290.000 euro erabiliko dira.
Onartu den aginduaren helburua musika sustatzea da, hainbat alorretan garatuko diren proiektuei laguntzak emanez: musika-konposizioa, musika-partituren edizio inprimatua, banakako musika-proiektuak edo musika-ekimen enpresarialak. Deialdi honen bitartez laguntzen diren proiektuak, edo haien tartekako faseak, 2011ko urtarrilaren 1etik 2012ko aebnduaren 31 bitartean gartu behar dira, eta, halaber, lagundutako lan edo jardueraren jendaurreko aurkezpenen bat aurreikusi behar da denbora-tarte horretan.
Programa honetarako bideratutako diru-baliabideak 290.000 euro izango dira, eta modalitate hauetan banatuko dira:Programa honetarako bideratutako diru-baliabideak 290.000 euro izango dira, eta modalitate hauetan banatuko dira:
a) Musika-konposizioa: 34.000 euro.
Modalitate hau musika-konposizioak gauzatzera zuzenduta dago, musika-konposiziotzat hartuta partitura batean -grabazio batean, musika elektroakustikaren kasuan- islatutako edozein jatorrizko lan. Hiru modulu ezarri dira, proiektuen genero eta iraupenaren arabera:
- 6.000 euro arteko laguntzak, hamabost minutu baino gehiago irauten duten lan sinfonikoetarako..
- 3.000 arteko laguntzak, hamabost minutu baino gutxiago irauten duten lan sinfonikoetarako eta ganbera-taldeetarako konposatutako lanetarako, hiru interpretatzailetik gora eta iraupena edozein dela ere, edota hamar minututik gora irauten duten bi musika-tresnatarako lanetarako.
- 1.500 euro arteko laguntzak, hamar minutu baino gutxiago irauten duten eta gehienez bi interpretatzailerentzat diren lanetarako.
Musika elektroakustiko soila diren proiektuak iraupenaren arabera sailkatuko dira batean edo bestean.
b) musika-partiturak editatzea: 30.000 euro.
Laguntza hauek musika-partituren edizio inprimatua dute helburu, gero zuzenean interpretatu ahal izateko zabaldu daitezen. Espresuki geratuko da deialdi honetatik kanpo material didaktikoen edizioa.
Modalitate honetan proiektu bat baino ezingo da lagundu onuradun bakoitzeko, nahiz eta proiektuan edizio bat baino gehiago aurreikusi. Dena den, onuradun bakoitzari ezingo zaio 10.000 euro baino gehiago eman.
c) Banakako musika-proiektua: 86.000 euro.
Diru-laguntza hauen xedea da zuzeneko musika-ekoizpena edo formatu fonografikokoa bultzatzea, bai eta musika-proiektu bat sustatzea eta zabaltzea. Sartuta daude baita ere ikus-entzuleen sentsibilizazioa eta prestakuntza eta ikerketa.
Modalitate honetan proiektu bat baino ezingo da lagundu onuradun bakoitzeko, nahiz eta proiektuan jarduera bat baino gehiago aurreikusi. Halaber, onuradun bakoitzari ezingo zaio 10.000 euro baino gehiago eman.
d) Musika-ekimen enpresarialak: 140.000 euro.
Modalitate honen hartzaileak dira Euskadin jardunean dauden musikariak edo musika-taldeak, edo euskal musika-jardueraren esparruko beste ekimen batzuk.
Modalitate honetan proiektu bat baino ezingo da lagundu onuradun bakoitzeko, nahiz eta proiektuan jarduera bat baino gehiago aurreikusi. Onuradun bakoitzari ezingo zaio 28.000 euro baino gehiago eman.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan