Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

5 milioi kanpoan euskal enpresen ezarpenak bultzatzeko (2011-05-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 17

Ebazpena, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena. Honen bidez, argitara eman da Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduak ezarritako esparruko laguntzak 2011eko ekitaldirako emateko deialdia.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 5 milioi euroko zuzkidura onartu du gaur, euskal enpresen kanpoko ezarpenak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Kanpoko Ezarpenak programarako deialdia egiteko.

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako nazioartekotzeari laguntzeko estrategiaren barnean daude laguntza horiek, eta oinarri esportatzailea handitzea, euskal enpresen nazioarteko dimentsioa garatzea eta kanpoaldearekin izango dituen harreman ekonomiko-komertzialen dibertsifikazio geografikoa eta sektoriala sustatzea dute helburu.

Gauzatu-Kanpoko Ezarpenak programa batez ere bigarren puntuari lotuta dago, eta euskal enpresen nazioarteko jarduera eta errentagarritasuna sendotu eta indartu nahi ditu. Laguntza ez da soilik kanpoan salmentak handitu nahi dituzten jardueretara bideratzen, izan ere, nazioartekotzeko prozesuan esportazioaz bestelako formulen bitartez (adibidez: produkzioa kanpoan ezartzea) jauzi kualitatiboa eman nahi duten enpresak bultzatu eta horiei lagundu nahi baitzaie.

14 eskaera joan zen urtean

Joan zen urtean Gauzatu Kanpoko Ezarpenak programak 14 eskaera jaso zituen, Brasilen, Txinan, Indian eta Errumanian (3na proiektu), Mexikon eta Arabiar Emirerri Batuetan ezarri ziren enpresenak.

Euskadin ezarrita dauden enpresetara bideratuta daude, enpresa horiek EB15etik kanpoko herrialdeetan produkzioa ezartzeko proiektuak badituzte, 250 langile baino gutxiago badituzte eta urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik beherakoa badute, edo bestela urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez badute.

Berritasun gisa, 2011. urtetik aurrera produkzio-sektore guztietako euskal enpresek eska ditzakete programa honen laguntzak. Bazter utzi dira honako sektore hauetarako inbertsioak: higiezinak, finantzak, aseguruak eta defentsa.

Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea uztailaren 7an amaituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan