Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak euskararen ´kultura berri´ bat bultzatzeko konpromisoa hartu du, hau da, ideologiarik gabeko kultura berri bat

2009.eko abenduak 03

Euskararen Nazioarteko Egunean, Patxi Lópezek agiri bat irakurri du, euskararen eta gaztelaniaren arteko elkarbizitza defendatuz, ´gizarte solidarioagoa eta aurrerakoiagoa lortzeko aukera´ bat delakoan.

Euskararen Nazioarteko Egunaren kariaz, Patxi López Lehendakaria Loiolako Santutegira joan da, Azpeitira, Aita Larramendi 30 urtez bizi izan zen gela bisitatzeko. Bertan, Larramendiren obra ezagunenaren zati bat irakurri du, hots, ´Ezina egina´ obraren zati bat, euskarari buruz egindako lehen gramatikatzat hartzen den liburu horren lehenengo ediziotik.

"Hasta ahora han tenido por imposible reducir a methodo y reglas el Bascuenze, no sólo los ignorantes, sino también los doctos, no sólo los extraños, sino también los propios; y aun el dia de oy ay mil incredulos, que juzgan que Arte, y del Bascuenze, sin terminos implicatorios, mas que los del hircocervo. Semejantes engaños son comunissimos en otras materias Pero en este particular del Bascuenze ya es precsio, que unos moderen su voluntad, que otros condenen su corto alcanze, y que otros en el estudio laborioso reconozcan una especie de omnipotencia". Aita Larramendiren obra ezagunenaren zati bat da: "Ezina egina" (1729). Liburu hori euskarari buruz egindako lehenengo gramatikatzat hartzen da, eta Patxi Lópezek abenduaren 3rako berreskuratu du, Euskararen Nazioarteko Eguna baita. Lehendakariak liburu horren lehenengo edizioaren jatorrizko ale batetik irakurri du obraren zati bat, Larramendik berak Loiolako Santutegian 30 urtez okupatu zuen gelan bertan.

Irakurketa horren ostean, Lehendakariak Santutegiko ohorezko liburuan sinatu du eta euskararen aldeko agiri bat irakurri du. Lópezek "askatasunaren eta demokraziaren bidelaguntzat" hartu du euskara, eta, hortaz, euskararen "kultura berri" bat bultzatzeko konpromisoa hartu du, alegia, "aurreiritzirik gabeko kultura demokratiko eta tolerante" bat. Lehendakariak esan duenez, euskara "ideologiarik gabeko munduaren" ondare bat da, bai Euskadirena eta bai Espainia eta Europarena. Horregatik, uste du gaztelaniarekiko elkarbizitza ez dela "arazotzat" hartu behar, baizik eta "gizarte solidarioago eta aurrerakoiago bat lortzeko aukeratzat".

Lehendakariak adierazpen instituzional honen alea sinatu du eta Loiolako Santutegiko Nagusi José Mari Etxeberriari eman dio, opari gisa.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria