Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

3.616.144 euro IRALE programari atxikitako langileak dituzten ikastetxe pribatuentzat (2011-05-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 17

Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011eko udan eta 2011-2012 ikasturtean IRALE programaren barnean Sailaz kanpoko eragileez bideratuko diren ekintzetan parte hartzeko deialdia argitaratzen duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, gaur egindako bilkuran, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, agindu bat onartu du jendaurrean jartzeko dirulaguntzetarako deia, hain zuzen, 2011 urtean zehar irakastorduetan IRALE programaren euskara ikastaroetan parte hartzeko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo ekimen sozialeko zentroentzat.

3.616.144 euroko diru kopurua duten dirulaguntza horien helburua euskara ikasteko liberatzen diren irakasleen ordezkapenek sortutako gastuak ordaintzea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan