Berriak Ogasuna eta Ekonomia

Eusko Jaurlaritzak eta Elkargik 25m/€-ko presazko finantzaketa-lerroa ireki dute enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat, % 0-ko interes-tasarekin (Gobernu Bilera 2020-03-24)

2020.eko martxoak 24

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, funtsezkoa da ezohiko neurriak ezartzea aparteko ezaugarriak dituen egoera ekonomiko eta sozial batean. Hori dela eta, 25 m/€-ko mailegu zuzenetarako premiazko finantzaketa-lerro bat aktibatu du Elkargirekin batera, autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko, Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) bidez.

Helburua da osasun-krisiaren inpaktua arintzen saiatzea, eta euskal enpresa txiki eta ertainen, mikroenpresen, autonomoen eta saltokien altxortegia kolapsa dezakeen finantza-eragina arintzen saiatzea. Hartara, erabilgarri badago likidezia-tentsioak estaltzeko finantzaketa hori.

"Zubiarena" egingo duen tresna bat da, betiere Eusko Jaurlaritzak Elkargirekin eta hemen jarduten duten banku-erakundeekin lankidetzan aurreikusitako 500 m/€-ko zirkulatzaileko finantzaketa-lerroa prest izan arte.

Finantzen Euskal Institutuaren COVID19 lerroa erabili ahal izango da enpresaren ohiko funtzionamenduko sei hilabeteren baliokideak diren egitura-gastu finkoak estaltzeko; edonola ere, zenbateko horretatik likidezia- edo kostu-erraztasun iragankor edo aldi baterako guztiak kendu beharko dira (adibidez, foru-ogasunen geroratzeak, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteek eragindako lan-kostuen murrizketa edo aplika daitezkeen beste kenkari batzuk).

 

Hauek dira maileguen baldintzak:

·       Zenbateko minimoa:

5.000€ autonomoentzat eta 50.000€ enpresa txiki eta ertainentzat.

·       Zenbateko maximoa:

50.000€ autonomoentzat eta  1.000.000€ enpresa txiki eta ertainentzat.

·       Interes-tasa:

% 0-ko kostua (FEIk diruz laguntzen du Euribor + urteko % 0,50).

·       Finantzaketa-epea:

Gehienez 5 urte.

·       Gabezia:

12 hilabetera arte.

·       Kuotak: 

Hiru hilean behin.

Hauek dira eskuratzeko baldintzak:

  • Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidego barruan egitea, egoitza soziala, erabaki-zentroa eta/edo gutxienez jarduera-zentro bat Euskadin izanik.
  • Enpresa txiki eta ertainaren kalifikazioa edukitzea.
  • Finantzen Euskal Institutuarekin edo Elkargirekin mugaeguneratutako zorrik ez izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

Era berean, eskaerarekin batera, osasun-larrialdiak norberaren jardueran duen eraginaren deskribapen labur bat aurkeztu beharko da, baita nork berak dituen finantzaketa-beharren deskribapen labur bat ere.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

INSTITUTO VASCO DE FINANZAS

Tlfno: 945019113

@:  info@ivf-fei.eus

ELKARGI

www.elkargionline.com   

GIPUZKOA: 943309060 comercialgipuzkoa@elkargi.es / BIZKAIA: 944238228 comercialbizkaia@elkargi.es / ARABA 945231212 comercialaraba@elkargi.es

 

 

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Ogasuna eta Ekonomia
    2020.eko ekainak 05

    Buenos días Arabell.
    En relación a las cuestiones que nos plantea le indicamos que:

    El DECRETO 50/2020, de 31 de marzo, por el que se desarrolla el Programa de apoyo financiero a pequeñas y medianas empresas, personas empresarias individuales y profesionales autóno¬mas para el año 2020 para responder al impacto económico del Covid-19 establece en el artículo 10.1 y 10.3

    Artículo 10.– Análisis de las solicitudes y formalización del Documento de Autorización de Aval.
    1.– Corresponderá a la sociedad de garantía recíproca colaboradora del programa, el análisis y la evaluación de las solicitudes presentadas, con carácter previo a la concesión del aval.

    3.– La sociedad de garantía recíproca colaboradora gozará de autonomía para la concesión o denegación de las solicitudes de aval que reciba, así como para la exigencia de contragarantías
    reales o personales, aplicando a estos efectos los criterios de análisis y decisión utilizados habi¬tualmente en su actividad avalista.

    Para cualquier otra aclaración con relación a su solicitud debe dirigirse a Elkargi, SGR (entidad colaboradora del programa)bien por teléfono (943309060) o por vía telemática (www.elkargionline.com)

    Un saludo.

  • 2020.eko apirilak 19

    Soy una autónoma he solicitado , a través de ELKARGI , reúno todas , y cada una de las condiciones, para tener derecho a un préstamo , lo solicito como se indica a través de ELKARGi y este me contesta que no me concede el aval , sin dar más explicaciones. , significa esto que no tengo derecho a optar aun préstamo de esta convocatoria , ¿ por qué razón?, ¿ qué potestad tiene ELKARGI para dejarme fuera de la opción a poder acceder a un préstamo en las condiciones de lo convocado por el Gobierno vasco?

Komunikabideek behera kargatzeko