Berriak Segurtasuna
Eu

OSASUN-LARRIALDIARI BURUZKO ERTZAINTZAREN IRIZPIDEAK

2020.eko martxoak 23

Merkataritza-jarduerak edo antzekoak irekitzeari buruz. Ireki al daitezke?

  1. Ze merkataritza-lokal egon daitezke irekita?

Hauek bakarrik: janari eta edari dendak, farmaziak, osasun-zentroak, optikak, ortopediak, higiene-produktuen dendak, prentsa eta paper dendak, gasolindegiak, estankoak, teknologiako eta telekomunikazioetako produktuen dendak, etxeko animalientzat janaria saltzen dutenak, Internet, telefono edo posta bidezko merkataritza-dendak, tindategiak, arropa-garbitegiak eta albaitaritza-klinikak.

  1. Jendearentzat itxita dauden jatetxe eta janari-establezimenduek prestatu al dezakete etxera eramateko janaria?

Etxez etxeko salmenta bakarrik dago berariaz baimenduta.

  1. Janari-establezimenduek saldu al dezakete prestatutako janaria?

Eramateko baldin bada bakarrik. Inola ere ezin da establezimenduan kontsumitu.

  1. Okindegiek saldu al dezakete edaririk, kafea barne dela?

Eramateko bakarrik sal ditzakete produktuak, inola ere ez establezimenduan kontsumitzeko.

  1. Ireki al daiteke zerbitzugune edo gasolindegi bateko jatetxea edo kafetegia?

Ez, baina dendan janaria eta edaria sal daiteke.

  1. Ile-apaindegiak?

Lokala ezin da ireki. Etxez etxeko zerbitzu profesionala onartuta dago.

  1. Lokutorioak?

Ez, ez baitaude jasota nahitaez itxita egon behar duten lokalen salbuespenen artean.

  1. Asteroko azokak?

Bai, baimendutako produktuak saltzeko bakarrik, eta ezarritako osasun-arauak betetzen badira.

  1. Automozioko tailer mekanikoak?

Bai, baina premiazko konponketak egiteko bakarrik.

  1. Partikularrei ibilgailuak alokatzeko enpresak?

Merkataritza-lokalak ezin dira ireki, merkataritza-jarduera minoristatzat hartzen baitira. Aurretik alokatutako ibilgailuak itzul daitezke.

  1. Profesionalei ibilgailuak alokatzeko enpresak?

Horiek egon daitezke irekita, baina ibilgailu profesionalak alokatzeko bakarrik.

  1. Fabrikatu ere egiten duten merkataritza-jarduerek lan egin al dezakete ateak itxita?

Bai, bertan tailerra badute jarrai dezakete lanean ateak itxita.

Joan etorriei buruz

  1. Ziurtagiri edo agiriren bat eraman behar al da oinez edo autoan zirkulatu ahal izateko?

Identifikatzen diren pertsonei ez zaie inolako ziurtagiririk eskatuko, nahiz eta baloratu egingo den joan-etorria justifikatzeko ematen duen informazioa. Emandako informazioak zalantzaren bat sortzen badu, beste bitarteko batzuk erabiliz egiaztatu ahal izango da. Oraingoz ez dago mugikortasun-ziurtagiri ofizialik.

  1. Pertsona bat ibil al daiteke bide publikoetan?

Pertsonek honako kasu hauetan zirkulatu ahal izango dute bide edo eremu publikoetatik:

  1. a) Elikagaiak, produktu farmazeutikoak eta behar-beharrezkoak direnak erosteko.
  2. b) Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateko.
  3. c) Lantokira joateko, lan egitera edo jarduera profesionala edo enpresariala egitera.
  4. d) Ohiko bizilekura itzultzeko.
  5. e) Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzeko eta zaintza emateko.
  6. f) Finantza- eta aseguru-erakundeetara joateko.
  7. g) Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik.
  8. h) Antzeko beste jarduera batzuk egiteko.

Desplazamendu horiek banaka egin beharko dira, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko edo bestelako arrazoi justifikatu batengatik ez bada.

Hala ere, desplazamenduak ahalik eta gehien mugatu behar dira.

  1. Establezimendu batean sartzean, zer-nolako neurriak hartu behar dira?

Establezimendu batean beharrezkoa den erosketa egiteko ezinbestekoa den denboran egon behar da. Pertsonen artean metro 1etik 2ra arteko distantzia gordetzea gomendatzen da.

  1. Mendeko familiartekoak bisitatu al daitezke?

Bai, zaintza eta laguntza emateko.

  1. Mendeko pertsona bat naiz. Arreta ematen didan pertsona etorri ahal izango da?

Bai, baimendutako oinarrizko zerbitzuetako bat da.

  1. Adingabeen zaintza aldatzeko mugitu al naiteke?

Bai, adingabe bat artatzea dela ulertzen da.

  1. Eraman al ditzaket haurrak parkera?

Ez.

  1. Utzi al ditzaket seme-alabak normalean zaintzen dituen pertsonaren kargura lanera joan behar badut?

Bai, adingabeak edo mendekoak zaintzea dela ulertzen da.

  1. Jaitsi al daiteke zaborra kalera?

Bai, hurbilen dagoen gunera, eta ezinbestekoa den denboran.

  1. Bizi garen eraikineko eremu komunetan (patioan, lorategian, eskaileretan…) egon al naiteke?

Ez, erabilera komunitarioko eremu pribatuak baitira.

  1. Maskota atera al dezaket paseatzera?

Bai, banaka, ezinbestekoa den denboran eta etxebizitzatik hurbil.

  1. Joan al daiteke parkera, hondartzara edo mendira?

Ez, ez daude jasota eremu publikoan baimenduta dauden mugimenduetan.

  1. Zer muga dago ibilgailu partikularretan ibil daitekeen pertsona-kopuruari dagokionez?

Ibilgailu batean pertsona bat baino gehiago ibili ahal izango dira euren artean gutxienez metro bateko distantzia mantentzen bada eta 463/2020 Errege Dekretuan zehaztutako kasuetan bakarrik. Esate baterako, auto batean gehienez bi pertsona joango dira, gidaria eta bidaiari bat, eta bidaiaria atzeko eserlekuan, gidariarekiko diagonalean, eseriko da.

  1. Mugatuta al dago ibilgailu profesionaletan edo enpresako ibilgailuetan ibil daitekeen pertsona-kopurua ere?

Lanerako erabiltzen ari diren ibilgailu profesionalen edo enpresako ibilgailuen (furgonetak, kamioiak) kasuan, gidaria eta kopilotua ibili ahal izango dira, baldin eta euren artean metro bateko distantzia gordetzen badute.

  1. Zirkulatu al daiteke motozikletan edo bizikletan?

Bai, aurreikusitako kasuetan eta banaka.

  1. Eta taxietan?

Banaka, desgaitasuna duen pertsona bati, adingabe bati, adineko bati edo autonomiarik ez duen pertsona bati laguntzeko kasuetan izan ezik.

  1. Joan al naiteke familiarteko baten bila aireportura, geltokira…?

Ez dago berariaz aurreikusita eremu publikoko mugikortasun-salbuespenetan. Aurreikusita dago desgaitasuna duten pertsonei, adingabeei edo premia bereziak dituzten beste pertsona batzuei laguntzeko denean edo justifikatuta dagoenean.

  1. Irten al daiteke kontratu bat, agiri bat edo antzeko zerbait sinatzera?

Arrazoi justifikatu batengatik bada bakarrik, eta atzeraezina bada.

  1. Pakete-banatzaileek zirkulatu al dezakete euren lana egiteko?

Bai, euren lan-jardueraren baitan.

  1. Joan al daiteke tanatorioetako edo hilerrietako hil-beiletarako geletara?

Bai, jende-pilaketak saihesteko aurreikusitako neurriak errespetatzen eta distantziak gordetzen badira.

  1. Joan al daiteke odola ematera?

Bai, osasun-agintaritzak deituta eta neurriak hartuta.

  1. Joan al daiteke bigarren bizilekura?

Ez.

  1. Bidaiarien garraio publikoa.

Era honetako garraioan Osasun Zerbitzuak ezarritako neurriak errespetatuko dira, eta bidaiarien artean gutxienez metro bateko distantzia gordeko da derrigorrean.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko apirilak 06

    Se puede ir a la huerta a recoger alimentos para autoconsumo?
    Y para trabajar la tierra y plantar nuevos alimentos?
    Todo esto de forma individual, exclusivamente el titular de la huerta con las medidas de distanciamiento lógicas.
    Parece que cada comunidad, incluso cada pueblo tiene sus propios criterios y no está claro...
    Gracias

Komunikabideek behera kargatzeko