Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

6.200.000 euroko diru-laguntzen deialdia egin da, landa-eremuak sustatu eta garatzeko (2011-05-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 17

Agindua, 2011eko deialdia egiten duena urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren babespeko laguntzetarako. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu zituen (Erein programa).

EREIN programaren bidez Euskadiko landa-eremuak sustatu eta garatzeko, 6.200.000 euroko diru-laguntzak bideratzea erabaki du Gobernu Kontseiluak gaur egindako bileran.

Modu horretan, Gobernu Kontseiluak Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Agindua baimendu du. Agindu horrek "Euskadiko Landa-garapen Jasangarriaren 2007-2013 Programaren" esparruan diru-laguntza horien deialdia egiten du.

Onartu diren 6 milioi eurotik gorako dirulaguntza horiek, 5.400.000 euro Euskal Autonomi Erkidegoko aurrekontuetatik aterako dira eta 800.000 euro FEADER Batasuneko fondotik.

Honako hauek dira diru-laguntzen xedeak: Euskadiko landa-eremuen garapena sustatzea eta ekonomiarentzat eta landa-eremuko biztanleentzat oinarrizko zerbitzuak hobetu eta sortzeko bidean aurrera egitea; enpresak sortu eta hobetzea; edo landa-ondarea babestea. Horien xedea landa-inguruetako zerbitzuen kalitatea hiri-inguruetakoekin parekatzea da.

Laguntza hauen artean enpresak sortu, hedatu eta modernizatzera bideratutakoak daude; landa-eremuetan enplegua sortzeko diru-laguntzak; eta etxebizitzari bideratutako diru-laguntzak.

Deialdi honetan aurkeztutako proiektuen ebaluazioa egiteko orduan, proiektua kokatzen den ingurunearen landa-izaera maila eta proiektuaren bideragarritasuna eta inguruko sozio-ekonomian duen eragina kontuan hartuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan