
1.725 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta Euskadin
- 14 hildako gehiago zenbatu ziren atzo eta 25 pertsona osatu dira
- Osakidetzak bisita birtualen sistema bat jarriko du martxan gaurtik aurrera, ospitaleratutako pazienteak beren familiekin harremanetan jar daitezen
85 pertsona hil dira, dagoeneko, Euskadin, koronabirusaren eraginez, atzoko 20ak arte 14 heriotza gehiago izan ondoren. Euskadin 260 COVID-19 kasu berri erregistratu dira. Hala, kutsatutakoak 1.725 dira guztira (horietatik 648 ospitalizatuta daude). Sendatutako pertsonak, berriz, 25 dira gurean.
Hala eman du ezagutzera Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari eta koronabirusaren mahai teknikoko kide Mikel Sanchezek, Eusko Jaurlaritzak egunero eskaini ohi duen agerraldian. Bertan iragarri duenez, bisita-sistema birtuala jarri da martxan, ospitalean dauden pazienteen eta euren senideen artean tablet edota telefono bidezko komunikazioa ahalbidetzeko. Jakinarazitakoaren arabera, gaur bertan abiatu da ekimena Araban (Txagorritxun) eta datozen egunetan sare osora hedatuko da. Mikel Sanchezek adierazi duenez, ez da berehalako zerbait izango, baina asistentziaren kalitatea hobetzeko eta jasaten ari diren egoera emozionalak arintzeko balioko du, hurbilago eginez.
Kutsatuen kasuei dagokienez, ordea, hauxe da banaketa lurraldez lurralde:
- GIPUZKOAN 273 positibo daude, eta horietatik 84 ospitalizatuta daude.
- BIZKAIAN 651 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 310 ospitalizatuta.
- Eta, ARABAN, 801 kasu zenbatu dira, eta horietatik 254 ospitalizatuta daude.
|
. Martxoaren 21eko eguneratzea |
Kasu positibo berriak |
Pertsona ospitalizatuak |
Hildako pertsonak |
Kasu positiboak GUZTIRA |
|
ARABA |
98 |
254 |
55 |
801 |
|
BIZKAIA |
112 |
310 |
19 |
651 |
|
GIPUZKOA |
50 |
84 |
11 |
273 |
|
GUZTIRA EUSKADI |
260 |
648 |
85 |
1.725 |
Datu gehiago EGUNERKOKO BULETINEAN: https://bit.ly/2WuiYUp
-
2020-03-21
Se van a hacer contrataciones nuevas de sanitarios que están a la espera de un contrato?, ¿Cuando se distribuirán todas esas donaciones e incautaciones de material que tanto se nos anuncia en las noticias? Los sanitarios están trabajando casi sin material, por la escasez de ellos. ¿Qué tipo de limpieza se está haciéndonos en an ciudad de Vitoria? No hemos visto una desinfección como en otras localidades..., cuando llegaran los test? No hay otras alternativas como hacen otros hospitales en España?Un saludo y gracias,




