Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza "ahal duen guztia egiten ari da" osasun-materialaren hornidura bermatzeko

2020.eko martxoak 21
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Lehendakariak Osasun Kontseiluaren Call Center-a bisitatu du eta bertan lan egiten duten profesionalen lana eskertu du

Iñigo Urkullu lehendakariak, Osasun sailburu Nekane Murgak eta Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Herediak lagunduta, Txurdinagako Osasun Kontseilua Koordinatzeko Zentroan lan egiten duen talde profesionala bisitatu du gaur goizean eta eskerrak eman dizkie Covid-19k eragindako egoeraren aurrean egiten ari diren lanagatik. Osakidetzako Aholku Sanitarioa erizaintzako profesionalek urteko 365 egunetan 24 orduz emandako arreta ez-presentzialeko zerbitzua da.

Zerbitzua erreferentzia-puntu bat da ohiko osasun-arazoen aurrean gomendioak behar diren kasuetan eta osasun-arloko esku-hartze profesionalik behar ez denean. Zalantzak argitzen dituzte eta, sintomen arabera, jarduteko jarraibide egokienak eskaintzen dituzte. Koronabirusak eragindako krisi honetan, zerbitzu hau pieza angeluar bihurtu da, milaka kontsultari modu telematikoan erantzuteko aukera ematen duena.

Bisitan, Lehendakariak 112 telefonoa eta SOS Deiak zerbitzua ematen duten pertsonak agurtzeko aukera ere izan du. Eusko Jaurlaritzaren izenean, esker ona adierazi die, koronabirusaren pandemia hedatzearen aurkako borrokan egindako funtsezko ekarpenagatik.

Lehendakariak une honetako lehentasunei buruzko iritziak trukatu ahal izan ditu. Ildo horretan, bere kezka nagusietako bat osasun materiala eskuratzearekin lotuta dagoela adierazi die.

Osasun-materiala, bereziki maskarak, NBEak eta arnasgailuak, ondasun urria eta premia handikoa da pandemiari aurre egiteko; batez ere, osasun-langileentzat,  eta zentro soziosanitarioetan, osasun-garraioan, etxeko laguntzan, ertzaintzan eta oinarrizko zerbitzuetan lan egiten duten pertsonentzat. Ildo horretan, Lehendakariak ziurtatu du Eusko Jaurlaritza "ahal duen guztia egiten ari da" hornidura hori datozen asteetan bermatu eta denboran zehar mantendu ahal izateko. Gainera, material horren erabilera ahalik eta gehien optimizatzeko beharra nabarmendu du.

INDARTZEKO NEURRIAK

Azken bi asteetan 24 erizain berri hasi dira lanean Osakidetzako Osasun Kontseiluan.

Azken 25 egunetan erregistratutako 50.000 dei inguru aztertu ondoren, egiaztatu da koronabirusarekin lotutako dei horietatik hamarretik sei informazioa eskatzeko direla. Egoera horren aurrean, Osasun Sailak Call Center bat antolatzea erabaki zuen, errefortzu moduan.

Hala, Osasun Kontseiluan lan egiten zuten operadoreei beste hogeita hamar gehitu zaizkie. Lehen triaje edo bahetze bat egitea da haien betebeharra: deitzen duen pertsonak informazioa bakarrik behar badu, aipatutako langileak ematen dio erantzuna edo Sailaren webgunean dagoen informazioa begiratzea aholkatzen dio. Deitzen duen pertsonak sintomak baditu, orduan bai, deia erizaintzako profesionalei eta Osasun Kontseiluko erizaintzako langileei bideratzen zaie.

Sintomak dituzten pertsonek bakarrik deitu behar dute Osasun Kontseilura. Salbuespen batekin, izan ere, Arabaren eta Gasteizen kasuan, norbaitek sintomak baditu, bere osasun zentrora deitzea aholkatzen da.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Orain dela 6 egun

    Exigir más importación responsable, ahí se ve el humanismo y no la competencia desleal donde parece es más barato contaminar en un lugar que en otro y con ello mayores afecciones a la salud de la población receptora. El precio no puede esconder condiciones de explotación a las personas más vulnerables puede provocar un estallido pandémico en zonas vulnerables con inestabilidad con Gobiernos no reforzados y no querer ver la importación condiciones hay detrás. Primar lo local. Las máquinas pueden ayudar con criterios sostenibilidad y compra responsable no lucro de aprobetxategis o buitres carroñeros.

  • 2020.eko martxoak 21

    Parece hay que prepararse para un mundo cada vez más complejo, desde prevenir el fanatismo radical violento hasta los riesgos biológicos parecen una rebelión de las máquinas nos pueden acabar dirigiendo para bien y para mal.

Ekitaldiko kargudunak