Berriak Herrizaingoa
Eu

Rivabellosako “Compañía Logística de Hidrocarburos S.A.” enpresaren kanpoko larrialdietarako plana onartu dute (2011-05-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 17

Erabaki, Compañía Logística de Hidrocarburos SA (C.L.H.) enpresak Rivabellosan (Araba) dituen instalazioetako Kanpo Larrialdietako Plana onartzeko dena.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du "Compañía Logística de Hidrocarburos S.A." enpresak Arabako Rivabellosa udalerrian duen lantegiaren Kanpo Larrialdietarako Plana.

Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 14/3 artikuluak halako plan berezien sorrera xedatzen du. Babes Zibileko Oinarrizko Araudian aipatzen diren eta beren izaeragatik metodologia tekniko eta zientifiko zehatza behar duten arriskuei aurre egiteko egingo lirateke. Beti ere, Erkidego barruan jazotzen direnean eta arriskuen azterketen emaitzek hala eskatzen dutenean.

Gai arriskutsuak tartean diren ezbehar larriekin lotutako arriskuen kontrol neurriak biltzen dituen araudiaren aplikazio-eremuko enpresentzat egin beharreko Kanpoko Larrialdi Planak ere sartzen dira aipatutako planen artean.

Araudi horren arabera, Autonomia Erkidegoetan eskumena duten organoek, industria organoen laguntzaz, Kanpoko Larrialdi Plana egin behar dute, balizko istripu larriak aurretik aztertu, sailkatu eta balioztatuta, horien ondorioei aurre egin eta, ahal izanez gero, horiek arintzeko. Planak babes-neurri egokienak, beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak zehaztu eta kasu bakoitzean parte hartu behar duten agintari, erakunde eta zerbitzuak kudeatzeko eskema bat ezarri behar du.

Kasu honetan, Larrialdi Planak egiteko lanetan horretan inplikatuta dauden hainbat erakunde eta eragile aritu dira. 2011ko otsailaren 7an Euskadiko Babes Zibileko Batzordearen aldeko txostena jaso zuten, eta 2011ko martxoaren 1ean Babes Zibilaren Batzorde Nazionalak homologatu egin zituen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan