Berriak Hezkuntza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren jarrera, unibertsitatera sartzeko probaren aurrean

2020.eko martxoak 20
  • Hezkuntza Sailak bere jarrera helarazi die Hezkuntza eta Unibertsitate Ministerioei, datorren asteazkenerako aurreikusitako bileraren atarian
  • Eusko Jaurlaritzak berriz ere adierazi du Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa mantendu behar dela, eta uztailean proba egiteko aukera guztiak agortzearen alde agertu da

Hezkuntza Sailak unibertsitaterako sarrera probari buruz duen iritzia helarazi die gaur goizean Hezkuntza eta Unibertsitate Ministerioei. Datorren asteazkenean egingo da Hezkuntzako Konferentzia Sektoriala, telematikoki, gai hau aztertzeko.

Proba burutzeko balizko data alternatiboak aztertu aurretik, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi nahi izan du EAEren eskumen-berezitasunak ematen dion eskumen-eremuan oinarritzen dela Euskadi. Beraz, ezinbestekoa da hezkuntza-arloko eskumenak erabat errespetatzea, hezkuntza-sistema dagokion moduan garatu ahal izateko.

Esparru horretan, autonomia-erkidegoei dagokie "beste hizkuntza ofizial batzuen" irakaskuntza arautzea, eta Euskal Hizkuntza eta Literatura erreferente oinarrizkoa eta ukaezina da Euskadirentzat. Beraz, balizko data aldaketa aztertzeaz harago, probaren garapenak berak kezkatzen du Hezkuntza Saila, bai eta edukiek ere, dagoeneko ezarrita dauden eskumenak baliatuz, kasua iritsiz gero egin beharko liratekeen egokitzapenak errespeta daitezen.

Egungo egoera aztertzeko orduan, hainbat faktore hartu ditu kontuan Hezkuntza Sailak:

  • Proben ohiko garapena Euskadin, proba egiteko datak, zuzenketa-aldia eta emaitzen argitalpena, unibertsitateek matrikulazioa hasteko aukera izan dezaten
  • Urteak dira Euskadin ezohiko ebaluazioak ez direla irailean egiten, ekainean baizik, ikasturtearen amaieran.
  • Aurrez aurreko eskola-jarduerari Aste Santuko oporrak igaro ondoren berrekiteko aukera, bai eta aurrez aurreko jardueraren etena data horretatik aurrera luzatzeko aukera ere.

Alderdi horiek kontuan hartuta, eta unibertsitaterako sarrera probaren egutegiari dagokionez, honako hau uste du Hezkuntza Sailak:

  • USE burutu beharrekoa da nolanahi ere, eta Euskal Autonomia Erkidegoak UPV/EHUrekin egutegirik egokiena adosteko duen eskumena bermatu behar da, ahal den mugaren barruan.
  • Joan zen asteartean, martxoaren 17an, egindako bileran adierazi zen bezala, ohiko deialdia ekainaren 24tik uztailaren 10era egin liteke, eta emaitzak uztailaren 21a baino lehen argitaratu.
  • Aparteko deialdia irailaren 17a baino lehen egin liteke, autonomia-erkidego bakoitzeko proben antolaketaren arabera, eta emaitzak irailaren 23a baino lehen argitaratu. Hala ere, horrek ez du esan nahi proba irailean egin behar denik. Aparteko deialdi, betiere ezarritako epemugak errespetatuz, autonomia-erkidego bakoitzak bere barne-antolaketaren arabera ezartzen dituen datetan garatu ahal izango litzateke. Euskadik, aipatutako egun eta epeen barnean, aparteko proba uztaileko azken egunetan egitearen alde egiten du.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren egiturari eta edukiei dagokienez, Hezkuntza Sailak aurreko bileran adierazi zuen bezala, beharrezkoa da ikastetxeen autonomia pedagogikoa bermatzea ikasgaien edukien irakaskuntza aldi batez antolatzeko. Alderdi hori dagoeneko araututa dago EAEn. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak, EAEren eskumen-berezitasunak definitutako eskumen-eremua berretsiz, honako hau eskatzen du:

  • Egungo probak egokitzea, gai-zerrenda murriztuz eta ikasleari hautabide gehiago emanez probaren zati guztietan (proposatutako hainbat gai, galdera, testu edo arazoren artean hautatzeko aukera).
  • Proba-mota malgutzea eta ebaluazio-irizpideak berrikustea, probek ikasturteko hainbat alditan landutako eduki garrantzitsuak jaso ditzaten.
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @alberto_vitoria
    2020.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ℹ️ Posición del Gobierno Vasco ante la prueba de acceso a la universidad ➡︎ https://t.co/4DJJ98Xawn

Ekitaldiko kargudunak