Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik Berdintasunerako Batzorde Tekniko Sektorialari jakinarazi dio emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei laguntzeko zerbitzu guztiak martxan daudela

2020.eko martxoak 20

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak bideokonferentzia bidez parte hartu du gaur goizean Berdintasun Ministerioak deitutako Berdintasunerako Batzorde Tekniko Sektorialaren ezohiko eta premiazko bileran, genero-indarkeriaren prebentziorako politika publikoen egoera aztertzeko, koronavirusak eragindako salbuespen-egoeraren aurrean. Bertan, Ministerioak eta Autonomia Erkidegoek emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei laguntza emateko zerbitzuen egoera azaldu dute, lurraldez lurralde. Landaidak jakinarazi du Euskadin, nahiz eta osasun publikoko larrialdi-egoerak baldintzatuta egon, indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko euskal erakundeek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzu guztiak martxan daudela. Halaber, Landaidak gogorarazi du 112 larrialdiko aplikazioa dagoela, 2018an eguneratu zena, eta entzumen- edo hizketa-zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarria dela, eta GPS sistemaren bidez lokalizatzea erraztu dezakeela. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak