NIK Patrika Digitala
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Presentzia pertsonala baztertuta, Europako ministroek bideokonferentzia bidez aztertu dituzte Koronabirusari Erantzuteko Inbertsio Ekimenean EBko funtsak berresleitzeko dituzten jarrerak eta planak

2020-03-19
  • EPSCO Kontseilua Bruselan
  • Autonomia Erkidegoek enpleguari eta gizarte-gaiei lotutako politiken inguruan duten eta Euskadik koordinatzen duen jarrera komuna -“Europa sozial sendoa bidezko trantsizioetarako”- hurrengo bileretan landuko da

 

Brusela, 20 03 19

Enpleguko eta Gizarte Gaietako Europako ministroen kontseilu (EPSCO) “informal” bat egin da gaur bideokonferentzia bidez. Bertan, ez dute esku hartu Batasuneko eskualdeek eta autonomia-erkidegoek. Ministroek COVID-19aren gizarte- eta lan-ondorioei buruz eztabaidatu dute. Bideokonferentzia Kroaziako Laneko eta Pentsio Sistemako ministro Josip Aladrović-ek eta Demografia, Familia, Gazteria eta Gizarte Politikako ministro Vesna Bedeković-ek zuzendu dute, eta, horiez gain, Europako Batzordeko presidenteorde Valdis Dombrovskis-ek eta Enpleguko eta Gizarte Eskubideetako komisario Nicolas Schmit-ek parte hartu dute.

Koronabirusari Erantzuteko Inbertsio Ekimenaren esparruan EBko funtsak berresleitzeko aukerari dagokionez, COVID-19aren gizarte- eta enplegu-ondorioak arintzeko inplementatutako eta planifikatutako neurrien inguruko esperientziak elkartrukatu dituzte ministroek. Halaber, krisiaren ondorio negatiboak murritz ditzaketen gizarte-babesaren eta ongizatearen inguruko neurriei buruz eztabaidatu dute. Bideokonferentzian parte hartu dutenek EBren funtsak berresleitzeko aukeraren inguruan dituzten jarrerak eta planak aurkeztu dituzte, Koronabirusari Erantzuteko Inbertsio Ekimena kontuan hartuta.

Estatuko autonomia-erkidegoen "jarrera bateratua", "Bidezko trantsizioetarako Europa Sozial indartsua" puntuaren barruan dagoena, enpleguko eta gizarte-gaietako politikei buruzkoa eta Euskadik sustatu eta koordinatutako adostasun orokorra duena, BGAEaren hurrengo bileretan jorratuko da.

Bideokonferentzian zehaztu dutenez, estatu kide batzuek dagoeneko norainoko handiko neurriak hartu dituzte gizarte-urruntzearen bidez birusaren hedapena geldiarazteko. Herrialde askotan, eskolak, unibertsitateak, kultura-erakundeak, jatetxeak eta tabernak itxita daude aldi baterako.

Ministroek agerian jarri dute egoera honek enpresa txiki eta ertainentzat dakarren kaltea. “Europako ekonomiak (eta, bereziki, enpresa txiki eta ertainek, autonomoek eta okupazio ez-estandarretan diharduten langileek) eraso esanguratsua jasango du. COVID-19aren hedapenak eragindako aldaketa horiek guztiek (osasun-ondorioei eta beste ondorio batzuei dagokienez) inpaktu esanguratsua dute gure herritarrengan”.

Bideokonferentzian azpimarratu da “EBko herritar guztiak eta, bereziki, kalteberenak eta krisiak larriki kaltetuak babestearen garrantzia. Beharrezkoa da, besteak beste, lan egiten duten gurasoek haurrak zaintzeko soluzio egokiak aurki ditzaten ahalbidetzea. Gainera, talde bereziki kaltebera osatzen duten adinekoek laguntza eta babes egokia jaso behar dute”. Estatuko Autonomia Erkidegoek enpleguari eta gizarte-gaiei lotutako politiken inguruan duten eta Euskadik koordinatzen duen “jarrera komuna” (“Europa sozial sendoa bidezko trantsizioetarako” puntuan txertatua) EPSCOren hurrengo bileretan landuko da.

https://eu2020.hr/Home/OneNews?id=220&utm_source=DSMS&utm_medium=email&utm_campaign=EU+ministers+discussed+the+social+and+employment+consequences+of+COVID-19_Vladas&utm_term=952.35396.41770.0.35396&utm_content=Direct+Press+material

https://ec.europa.eu/commission/presscorner/detail/en/ip_20_496

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)