Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Kontsumoa murrizteko, ViSESAK efizientzia energetikoko eta kogenerazioko proiektuak diseinatu, garatu eta instalatuko ditu (2011-05-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 17

Dekretua, “Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.-Euskadiko Etxebiizitza eta Lurra EA izeneko sozietate publikoaren estatutuak aldatzea baimentzen duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio "Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A..-Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A." (VISESA) sozietate publikoaren estatutu sozialak aldatzea baimentzen duen dekretuari.

Helburua da haren xedea zabaltzea, batez ere zerbitzu energetikoen eremura hedatzeko, babestutako etxebizitzen sustapenetan, hain justu.

Zerbitzu horiek emateko efizientzia energetikoko eta kogenerazioko proiektuak diseinatu, garatu, instalatu eta finantzatuko ditu. Hori guztia, energia primarioaren kontsumoa, negutegi-efektuko gasen emisioa eta funtzionamendu- eta mantentze-kostuak murrizteko eta bezeroari eta oro har herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Proiektuarekin lotutako arrisku teknikoak eta ekonomikoak bere gain hartzea ere badakar. Emandako zerbitzuen ordainketari dagokionean, oinarrituta egongo da (neurri batean edo erabat) efizientzia energetikoaren lorpenean eta adostutako errendimenduaren betekizunak betetzean.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko apirilaren 5eko 2006/32/EE Zuzentarauak, energiaren eta energia-zerbitzuen azken erabileraren efizientziari buruzkoak, deia egiten du sektore publikoaren jarduera eredugarri izan dadin energiaren azken erabileraren efizientziari dagokionean, efizientzia energetikoa hobetzeko neurriak hartuta eta eperik laburrenean energia gehien aurreztea eragiten duten neurri errentagarrietan arreta jarrita.

Zuzentarauak berak zehaztu bezala, modu asko daude sektore publikoan modu eredugarrian aritzeko, efizientzia energetikoko proiektu-pilotuak abiarazita, esate baterako.

Horrela bada, VISESAk zenbait sustapen hautatu ditu efizientzia handia sortzeko sistema alternatiboak eta zerbitzu energetikoak diseinatu eta eraikitzeko erabiliko dituztenak. Horien xedea bermatzeko eta etxebizitzak eskuratu dituztenen segurtasuna bermatzeko, zuzenean kudeatuko ditu zerbitzu horiek.

Zenbait kasutan, zerbitzu energetikoak ematen dituzten sozietateetan - Energia Zerbitzuen Enpresak (EZE) esaterako- parte hartuko du, eta beste batzuetan zuzeneango edo zeharkako prestazioak -azpikontratuen bidez- emango ditu.

Eragiketen inbertsioei eta finantzazioari dagokionean, sustapen inmobiliarioaren errentagarritasunaren barruan kokatu beharko dira, azken kontsumitzaileei onura ekarriz batetik, eta bestetik, inbertsioaren itzulera lortuz zerbitzuaren ustiapenarekin.

Visesaren xedeari dagokion VI. puntua honela geratuko idatzita:

Efizientzia energetikoa hobetzea helburu duten zerbitzu energetikoak ematea, batez ere etxebizitzen sustapenetan. Zerbitzu horietan sartuko da energia-hornidura eta merkaturatzea (energia ekoizleei edota merkaturatzaileei erosita), energia-kudeaketa eta energia kontsumitzen duten instalazioen mantentzea, eta hori guztia zuzenean edota beste sozietate batzuetan parte hartuta, partaidetutako sozietate horien kudeaketa, zuzendaritza eta administrazioa barne hartuta

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan