Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria: "Elkarrekin lanean jarraitzea dagokigu, atsedenik gabe, eta erabakietan asmatzen"

2020.eko martxoak 20
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren zuzendari bakar gisa laguntzen dion aholku-batzordearen bileraren buru izan da

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen dion Aholku Batzordearen bileraren buru izan da gaur goizean. Batzorde hori koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko sortu zen. Bertan izan dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaileJosu Erkoreka, Osasun Sailburu Nekane Murga, Segurtasun Sailburu Estefanía Beltrán de Heredia; Araubide Juridikoaren Sailburuorde Sabino Torre, Osasun Sailburuorde Iñaki Berraondo eta Segurtasuneko Sailburuorde Josu Zubiaga. Hauekin batera, hiru lurralde historikoetako Ahaldun Nagusiak, Ramiro GonzálezUnai Rementeria eta Markel Olano, Eudeleko Presidente Gorka Urtaran eta Gobernuaren Ordezkari Denis Itxaso izan dira.

Bileraren helburua egoera aztertu eta koronabirusa geldiarazteko hartu beharreko neurri berriak adostea izan da.

Lehendakariak, bere hitzaldian, erakunde gisa, erantzukizun eta batasun handienarekin jardutearen garrantzia azpimarratu du, sentsibilitatea eta hurbiltasuna erakutsiz, gehien behar duenari estaldura eskainiz eta erantzunak arinduz, ez daitezen arazoak pilatu. "Elkarrekin lanean jarraitzea dagokigu, atsedenik gabe, eta erabakietan asmatzen", adierazi du. Ildo horretan, elkarlana nabarmendu du, funtsezko alderdi gisa. "Kontzentrazio, komunikazio eta lankidetza egoera iraunkor hau mantentzea dagokigu", gaineratu du. Hala, Lehendakariak ildo horri jarraitzearen alde azaldu da funtsezko hiru arlotan erantzunak eskainiz: eskuragarri dugun informazioa partekatu eta lehentasunak ezartzea; gizarte arretarako neurriak zehaztu eta koordinatzea; eta neurri ekonomiko guztiak aktibatzea.

Astez aste luzatuko den egoera baten aurrean, eta pertsonengan, gizartearengan eta ekonomiarengan izango duen eragina handia izango dela aurreikusita, Lehendakariak adierazi du beharrezkoa dela osasun-arreta eta funtsezko zerbitzuak bermatzea, eta, aldi berean, ahal den neurrian, jarduera ekonomikoa eta enplegua mantentzea. "Bereziki sentiberak izan behar dugu familiek, pertsonek eta enpresek biziko dituzten premia egoera guztiei erantzuteko", gaineratu du.

Era berean, beste behin ere, Lehendakariak gizartearen erantzukizunak eta neurriak zorrotz betetzeak duten garrantzia nabarmendu du; prebentzio-neurriak, autobabesekoak, betetzean zorrotzak izateak duen garrantzia aipatuz; norberaren eta familiaren konpromisoari eustea; erantzukizun kolektiboan sakontzea; adinekoei, ahulenei, arreta eskaintzea; tokian bertan eta egunero lehen lerroan lanean ari diren esparru guztietako profesionalei laguntzea. "Orain arte euskal gizartea egoerak eskatzen duen mailan egon da mehatxu global honen larritasunaren aurrean", adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)