Eu

Ez ohiko isurketaren bat antzemandakoan, 112ra deitzea ezinbestekoa da

2020.eko martxoak 18
  • Are garrantzitsuago, orain, COVID-19ari   aurre egiteko neurriek gure langileei ere ezarritako mugimendu-murriztea ekarri duten honetan

Uraren Euskal Agentziak gogorazten du ezinbestekoa dela 112ra deitzea ez ohiko isurketaren bat antzemandakoan larrialdiak kudeatzeko protokoloa abiarazi eta erakundeak koordinatzeko; are garrantzitsuagoa, orain, koronabirusari aurre egiteko neurriek gure langileei ere ezarritako mugimendu-murriztea ekarri duten honetan.

Egoera hori gorarbehera, ez ohiko isurketen kontrola egiten jarraitzea ezinbestekoa da, eta hartara, herritarren laguntza premiazkoa. Alde batetik, 112ra deitzearen beharraz jabetuz; eta bestetik, ibaian ez ohiko isurketarik gerta ez dadin, arduraz jokatuz.

 Koronabirusa agertu izanak URAren egunerokoan eragindako neurriak

 Martxoaren 14ko 463/2020 errege dekretuak  COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu ondoren, URAren eguneroko kudeaketan eragindako aldaketa nabarmenenak honako hauek dira:

  • Aurrez aurreko arreta bulegoetan etenda.

Alarma-egoeraren adierazpenaren ondoren, aipatutako aldian eten egin da aurrez aurreko arreta gure bulegoetan. Komunikabide elektronikoak erabiliz edo 945011700 telefono bakarrera deituta artatuko da herritarra. Edozein zalantza argitzeko idatzi kontsulta-gutunontzira Kontsulta-gutunontzia.

  • Hautapen prozesuetan izena emateko epeak etenda

Uraren Euskal Agentziak abiarazitako hautapen prozesu hauetan izena emateko epeak eten egin dira, behin behinean: - Ur-aprobetxamenduen arduraduna - Lan-baimen arduraduna - Jabari publikoa kudeatzeko 3 teknikari - Lan hidraulikoen 4 teknikari - Uholde-prebentzioko bi teknikari.

Uraren Euskal Agentziak abiarazitako hautapen prozesu hauetan izena emateko epeak eten egin dira, behin behinean: - Ur-aprobetxamenduen arduraduna - Lan-baimen arduraduna - Jabari publikoa kudeatzeko 3 teknikari - Lan hidraulikoen 4 teknikari - Uholde-prebentzioko bi teknikari

  • Administrazio-, preskribatze- eta iraungitze-epeak eten dira alarma-egoeraren eta, hala badagokio, hartzen diren luzapenen indarraldian.

Halaxe jaso da  honako ebazpenean: Ebazpena, 2020ko martxoaren 16koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, kontratazio-prozedurei eta haien izapideei dagokienez, administrazio-, preskribatze- eta iraungitze-epeak eteten dituena (PDF, 242 KB, Gaztelaniaz) 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko martxoak 18

    incluido pequeños vertidos domésticos sustancias contaminantes en conjunto suma, sancionar y detectar orígenes con más inspecciones analíticas composición vertidos. Incrementar tasa de vertido casos superen umbral a comunidades responsables incluido lo de las toallitas húmedas y otros pañitos se tiren indebidamente por el inodoro.

Ekitaldiko kargudunak