Berriak Herrizaingoa
Eu

Ertzaintza eta udaltzaingoen lanpostuen hornidurari buruzko araudian aldaketak egin ditu herrizaingo sailak (2011-05-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 17

Dekretua. Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Indarren funtzionarioen lanpostuak betetzeko Erregelamendua laugarren aldiz aldatzeko dena.

Merezimendu lehiaketei esker, malgutasun handiagoa eman nahi zaie lanpostuen esleipen lehiaketei


Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudian aldaketak egitea onartu du Gobernu Kontseiluak gaurko bileran. Ertzaintzan eta tokian-tokiko Udaltzaingoetan lanpostuak esleitzeko deitzen diren lehiaketei malgutasun handiagoan ematea izango da berrikuntzaren xede nagusia. Izan ere, merezimenduak baloratzeko orain arte erabilitako sistema zorrotzegia izan da beren araudiak hala eraginda.

Gaur Jaurlaritzak onartutako erreformarekin, Ertzaintzako eta Udaltzaingoetako lanpostuak esleitzerakoan hautagaien merezimenduak neurtzeko ezarritako maximo eta minimoen baremoak kidego bakoitzaren beharrizan zehatzetara moldatu nahi dira. Era berean, baremo hauek zehazteko kontuan izan beharko da hautaketarako lehiaketak orokorrak edo zehatzak diren eta baita jokoan dagoen postua edo kargua zein den ere. Guzti hori bete dadin, Herrizaingo Sailak beharrezkotzat jo du egungo Araudian aldaketak egitea. Horrela, merezimenduen balorazioen ehunekoak arauditik kentzea erabaki du. Ondorioz, 2008ko urtarrilean horren inguruan onartu zen ebazpena atzera bota da. Bertan, Ertzaintzak deitutako lehiaketa guztietarako baremo bakar bat erabili behar zela zehazten zen. Merezimenduen baloraziorako baremo hori zorrotzegia dela konturatu dira orain eta horregatik aldatu dute. Gainera, denborarekin argi geratu da ez dela polizia-lehiaketa guztien beharrizan eta eskaera guztiak betetzeko gai.

Hori dela eta, aldaketa berriarekin lortu nahi da merezimenduak neurtu eta banatzeko baremoak (bai orokorrean erabiltzen direnak eta baita eskaera zehatzetan ezarriak) legedian ezarritakoaren araberakoak izan daitezela, gainontzeko euskal Administrazioetako lanpostuen hornidurarako araudietan gertatzen den bezala.

Gaur onartu berri den erreformak ez du eraginik izango Lanpostuen Hornidurarako Araudiaren bestelako puntuetan; orain arte bezala mantenduko dira. Horrela, gizon eta emakume baten arteko berdinketa kasuetan emakumezkoei lehentasuna emango zaie. Beti ere, eskuratu nahi den postuan emakumeen ehunekoa % 40tik beherakoa izanda.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan