Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

388.888 euro musika-irakaskuntzetako ikastetxeetarako (2011-05-17(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 17

Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, toki-administrazio publikoetatik %25eko edo hortik gorako finantziaziorik jaso ez duten musika-ikastegiei diru-laguntzak emateko deialdia egiten da.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du musika-irakaskuntzetako ikastetxeetarako dirulaguntzak deitzen dituen agindu bat.

Deialdiaren bidez guztira 388.888 euro emango dira, eta dirulaguntza horiek jasoko dituztenak finantzaketarako herri administrazio publikoen %25eko edo gehiagoko finantziaziorik ez duten musika irakaskuntzako ikastetxeak dira. Helburua ikastetxe horien gastu arrunta finantzatzen laguntzea da.

Esleipen-irizpideak ikastetxeek emandako klase-orduen araberakoak izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan