Berriak Osasuna

Koronabirus bidezko kutsatzeak 765 dira Euskadin, beste 38 kasu berri erregistratu ondoren

2020.eko martxoak 17
  • Osasun Sailak eta Osakidetzak nabarmendu dute ospitale-farmazian ematen diren tratamenduen jarraitutasuna guztiz bermatuta dagoela, eta gomendatzen dute ez joatea zerbitzu horretara, hitzordua izan ezean, pertsonen pilaketa saihesteko

Euskadin beste 38 COVID-19 kasu erregistratu dira. Beraz, kutsatutakoak guztira 765 dira. Horietatik 362 ospitalizatuta daude. Hildakoen kopurua 36 pertsonatan mantentzen da —ez dago heriotza berririk—. Hala ere, adierazi behar da gaurtik aurrera ematen diren datuak bezperako 20:00ak artekoak direla (eta ez gaurko goizeko 8ak artekoak). Horrela, Osasun Ministerioaren metodologiarekin bat egiten da. Lurraldeka, honako hau da banaketa: 

  • GIPUZKOAN 90 positibo daude, eta horietatik 32 ospitalizatuta daude.
  • BIZKAIAN 201 lagun daude kutsatuta, horietatik 96 ospitalizatuta.
  • ARABAN 474 kasu zenbatu dira, eta horietatik 234 ospitalizatuta daude
Martxoaren 17ko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak

Kasu positiboak

GUZTIRA

ARABA 30 234 25 474
BIZKAIA 7 96 6 201
GIPUZKOA 1 32 5 90
EAE GUZTIA 38 362 36

765

FARMAZIAREN ARLOKO GOMENDIOAK

Bestalde, ospitaleetako farmazia-zerbitzuetan sendagaiak jaso ohi dituzten pertsonen tratamenduen jarraitutasuna erabat bermatuta dagoela azpimarratu dute Osasun Sailak eta Osakidetzak. Hala, zerbitzu horietan pertsona-pilaketarik egon ez dadin, ez joateko deia egin dute, hitzordua izan ezean.

Farmazia komunitarioaren esparruan, pertsonen joan-etorria murrizteko helburuarekin ere, guztiz beharrezkoa denean bakarrik joatea eskatzen du Osasun Sailak.

HERRITARREN LANKIDETZA

Osasun Sailak herritarren lankidetzarako deia berretsi du, eta beharrezkotzat jotzen du urruntze sozialeko neurriak betetzea, bereziki leku publikoetan, higiene-neurriak hartzen jarraitzeaz gain:

  • -Eskuak arreta handiz garbitzea, eta are gehiago arnas sintomak dituztenek. Ez dugu ahaztu behar kutsatzeen % 95 pertsonak sintomak dituenean gertatzen direla.
  • -Gainazalak garbitzea.
  • Pertsonen artean gutxienez metro bateko tarteari eustea.
  • -Eztul egitean, ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin estaltzea.
  • -Sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituztenek ez dute egon behar adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan, ezta leku publiko eta jendetsuetan ere.

*Informazio gehiago Sailaren web-orrian: http://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/

4 iruzkin
  • 2020.eko martxoak 17

    Esperemos no se activen, situación vivimos un tanto excepcional, demandas por no proteger los ojos y se den salpicaduras intencionadas o no, no guardar distancias prudenciales.

  • 2020.eko martxoak 17

    Contener la ingente cantidad de microorganismos de pueden liberar ocultos bajo el hielo en los polos y la liberación del permafrost con consecuencias para la salud, no mirar sólo la explotación de los polos cuando estamos casi en el límite asumible emisiones soportables aumento temperaturas con riesgos caso extremo.

  • 2020.eko martxoak 17

    Patógeno oportunista se quiere decir crea cuadro patológico con complicaciones no dar baza ni a un simple resfriado.

  • 2020.eko martxoak 17

    Protegerse igualmente de los resfriados pues parece una oportunidad oportunista hace más daño cuanto más debilitad@ se está generalmente.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak