Eu

COVID-19aren pandemiaren ondoriozko osasun larrialdi adierazpenarekin erlazionatutako aurrekontu neurriak (Gobernu Bilera 2020-03-17)

2020.eko martxoak 17

Gobernu Kontseiluak premiazko zenbait neurri onetsi ditu gaur, Covid-19aren pandemiak Euskadin izango dituen eragin ekonomiko izugarriak ahal den neurrian arintzeko. Xedea berehala erantzutea da, Eusko Jaurlaritzak bere esku dituen ekonomia eta giza baliabide guztiak krisi hau gainditzeko mahai gainean jarriko dituela bermatuz.

Eusko Jaurlaritzak berehala aplikatu behar dituen neurriak hauek dira:

  1. Covid-19 programa: Hasieran 300M/€-ko aurrekontua duen eta, beharrezkoa izanez gero 500M/€-ra arte handitu daitekeen aurrekontu-programa berria. Diru-kopuru horiek diruzaintzako gerakinetatik eta aurrekontu-kredituen soberakinetatik etorriko dira.
  2. Finantzen Euskal Institutuaren finantzaketa lerroa: aste honetan aktibatuko da, 25M/€-ko kopuruarekin, Euskadiko produkzio-sareari behar duen likidezia emateko, enpresa txikiei eta ertainei eta autonomoei, batez ere.
  3. Zirkulatzaile lerro berria: aurrekoarekin erlazionatuta, ahalik eta epe laburrenean, EAEren abalak izango dituen zirkulatzailearen 500M/€-ko finantzaketa-lerroak egituratuko dira, zero kostuan, bost urterako, urtebeteko gabealdearekin, Euskadin jarduten duten banku erakundeekin eta Elkargirekin lankidetzan.
  4. Aurrerakin itzulgarrietan, maileguetan edo abaletan oinarritutako Finantza-baldintzak malgutzea, birfinantzatzea eta egokitzea, GAUZATU, BIDERATU, INDARTU programetan eta beste batzuetan.

Horrela, helburua, ekonomia arloan jarduteko hiru lehentasun ezartzea da, horietako bakoitzean neurri jakin batzuk hartuta, aurretik aipatutako baliabideak erabilita:

EUSKAL OSASUN SISTEMA INDARTZEA

  • Sendagaiak hornitzea eta ekoiztea, eta osasun-materiala eskuratzea.
  • Prebentziozko arreta eta telefono bidezko aholkularitza indartzea.
  • Ez ohiko neurriak etxeko laguntza-arretan aritzen diren osasun arloko langileak indartzeko.
  • Osasun-zentroetan arreta emateko gune berriak egokitzea.

ENPRESEI ZUZENDUTAKO NEURRIAK

  • Zirkulatzailea finantzatzeko 500 milioi euroko lerroa, enpresa txikiei eta ertainei, profesionalei eta autonomoei zuzenduta.
  • Laguntzak enpresentzat, erakundeetan koronabirusa zabal ez dadin.
  • Ekipo eta erreminta teknologikoak eskuratzeko laguntzak.
  • Zailtasunak dituzten enpresentzako programa-zuzkidurak zabaltzea.

 PERTSONEI ETA FAMILIEI ZUZENDUTAKO NEURRIAK

    • Laneko eta familiako bizitzaren kontziliaziorako Programaren aplikazio zabala, jardunaldi murrizketarako laguntzekin, honetarako:
      1. Adingabeen eta koronabirusak kutsatutako edo horren ondorioz isolatutako pertsonen zainketarako.
      2. Ikastetxeen eta eguneko egoitzen itxieraren ondorioak jasaten ari diren adingabeen eta adinekoen zainketarako.
    • Lan jardunaldiaren malgutasuna bultzatzea, laguntza publikoekin.

Neurri horiek guztiak gainerako erakundeek aplikatzen dituztenen osagarri dira, ezin bestela izan, koronabirusaren aurka osasunaren eta ekonomiaren aldetik egiten ari garen borrokari aurre egiteko. Laguntza fiskalei, hau da, atzerapenei, salbuespenei eta luzapenei dagokienez, bai enpresen eta autonomoen betebehar fiskalei, bai tokiko tributuei dagokienez, Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Eudelek koordinatuta jardungo dute.

 

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
    2020.eko martxoak 31

    El enlace con la información para las ayudas a empresas es el siguiente:
    https://www.euskadi.eus/medidas-de-urgencia-covid-19-para-pymes/web01-s2ekono/es/

  • 2020.eko martxoak 27

    Egun on,
    ¿Dónde aparece el listado de las 10 entidades que pueden tramitar los préstamos por Covid-19?

  • 2020.eko martxoak 20

    podrian dar una ayuda a los autonomos como en cataluña por cese de actividad ya que los seguros no se hacen cargo

  • 2020.eko martxoak 20

    PODRI DAR UNA AYUDA A LOS AUTONOMOS DE 2000 E COMO EN CATALUÑA POR CESE DE ACTIVIDAD YA QUE LOS SEGUROS NO SE HACEN CARGO POR EL CESE

  • 2020.eko martxoak 18

    ¿Donde van a publicar los tutoriales de acceso a las ayudas y los documentos para solicitarlas?
    Eskerrik asko

Komunikabideek behera kargatzeko