Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Tapia: "Lehentasuna da enpresei zuzeneko eta zeharkako likidezia ematea, bai eta gutxieneko jarduera bati eusteko irtenbideak bilatzea ere"

2020-03-18
  • Laguntza-lerro bat aktibatzen ari gara, enpresek, eta bereziki ETE txikiek, telelana egin ahal izateko behar diren baliabide telematikoak txerta ditzaten.
  • Gure enpresa handiek ezin badiote gutxieneko jarduera bati eutsi, Euskadiko jarduera ekonomiko guztia geldiarazi egiten da. Espero dugu datorren astean jarduerari berriro ekin ahal izatea, beharrezko segurtasun-aktiboekin.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak euskal ekonomiaren egoera eta koronabirusak bertan duen eragina aztertu du Radio Euskadin, eta nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna dela "bai enpresei zuzeneko eta zeharkako likidezia ematea, bai gutxieneko jarduera bati eusteko irtenbideak bilatzea".

Gure enpresa handiek ezin badiote gutxieneko jarduera bati eutsi, Euskadiko jarduera ekonomiko guztia geldiarazi egiten da. Espero dugu datorren astean jarduerari berriro ekin ahal izatea, beharrezko segurtasun-aktiboekin. Gutxieneko jarduera bati eustea, brasa bat, behin osasun-arazoa kontrolatuta, sugar bat pizten duena ekoizpen ekonomikoan, Eusko Jaurlaritzaren ahalegin bat da.

Ildo horretan, sailburuak azaldu du bi alderdi lantzen direla:

  • Lehenik eta behin, enpresa bakoitzeko langileen segurtasuna bermatu behar da.
  • Baina, aldi berean, enpresan gutxieneko jarduera bat mantentzea bilatzen da, ahal den guztietan.

Eusko Jaurlaritza lankidetzan ari da enpresei laguntzeko eta jarduerari eusteko behar dituzten baliabideak izan ditzaten. Telelana, edo ekoizpena mantendu ahal izateko behar den babes-materiala ematea, ahal den kasuetan, une honetan lantzen ari diren bi lerro dira.

Babes-ekipamenduak lortzeko, lehenik eta behin, kontuan hartu behar da osasun-sistemaren esku jarri behar ditugula behar dituzten osasun-baliabide guztiak, baina, era berean, bitartekoak badaude eta Industriari justifikatuta badago, baliabideak iritsi behar dira, jarduerari eusteko helburuarekin. Horretarako hitz egin dugu Estatuko Gobernuarekin, eta konforme dago ahal bada material guztia ez konfiskatzearekin. Horrela, industriara gutxieneko ekipo batzuk iritsiko dira, jarduerari eutsi ahal izateko.

Aktibatzen ari garen laguntza-ildoetako bat da enpresek, eta bereziki ETE txikiek, telelana egin ahal izateko eta egoera aldatu ahal izateko beharrezkoak diren bitarteko telematikoak txerta ditzaten, enpresaren jarduerari eutsi ahal izateko.

Krisi gogorra izango da, baina gutxienez bi ikasgai garrantzitsu aterako ditugu:

  • Telelana posible da, eta digitalizazioak lagunduko digu, eta produkzioa hobetzeko duen garrantziaz ohartuko gara. Bitarteko telematikoak uste baino gehiago erabil daitezke, digitalizazioak jauzi hori emateko aukera emango digu.
  • Leku merkeagoetara joan ziren hornitzaileen kateak, hurbiltzea eta dibertsifikatzea bilatuko dute orain. Hori garrantzitsua izango da konturatzeko etxetik gertu ere gauzak oso ondo egin daitezkeela, eta ezin dela urrutiko hornitzaile bakarraren menpe egon. Orain erakarpen bat egin ahal izango da, hornitzaileei dagokienez dibertsifikazioa garrantzitsuagoa eta hurbilagoa izango da.
Iruzkin bat
  • 2020-03-18

    Ahora se hace más imprescindible la reorganización empresarial, incluso con impresoras 3D instalaciones domicilios preparadas, enfocando la prevención como primera medida, hay que pensar que pueden darse más episodios de esta u otra naturaleza en el tiempo con lo que la sociedad tiene que vivir con más precauciones ya que se dice la contaminación además mata. Parece falta mucha concienciación social preventiva y sostenibilidad e igualdad sin discriminaciones.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)