Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Koronabirusaren krisia dela eta, Eusko Jaurlaritzak ELKARTASUN ANTOLATUKO GUZTION ARTEAN sarea bultzatu du

2020.eko martxoak 17

Tresna berri horretan, erakunde publiko guztiek, hirugarren sektore sozialeko Sareen Sareak, Cáritasek, Gurutze Gorriak eta boluntariotza-agentziek parte hartu dute era koordinatuan, eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan antolatuko dira, Osasun Sailaren eta lehendakariaren jarraibideen arabera

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 17a

Eusko Jaurlaritzak plan bat jarri du martxan etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei oinarrizko zereginak, behar-beharrezkoak direnak, egiteko antolatutako elkartasun-ekimenak sustatzeko eta babesteko. Zehazki, 70 urtetik gorako pertsonei eta/edo mendekoei, edo ahultasuneko beste egoera batzuetan daudenei (azken horiek administrazioak eratorritakoak), baldin eta beren etxeetan bizi badira, bakarrik edo bikotekidearekin bizi badira eta familiaren laguntzarik ez badute.

ELKARTASUN ANTOLATUKO GUZTION ARTEAN sarearen helburua da premiarik handienak dituzten euskal herritarren premiak bideratuko dituen tresna bakar bat bultzatzea eta, aldi berean, osasun-kalteak saihestea, haientzat zein laguntzen dieten boluntarioentzat.

Guztion osasuna zaintzeko, mugimenduak mugatu behar dira, eta, horretatik, behar-beharrezkoak diren zerbitzuak baino ez egitea izango da planaren helburua. Ildo horretan, lagundutako pertsonen osasuna zaintzeko, beharrezkoa izango da, halaber, bizileku bakoitzean laguntzen duten boluntarioen kopurua mugatzea.

Pandemiaren aurkako borrokaren oraingo edo ondorengo fasean, pertsona batzuk bereziki kalteberak izan daitezke, eta ezin dira etxetik atera, osasun, adin edo bestelako arrazoiengatik. Planaren xede diren pertsonek laguntza behar izan dezakete eguneroko bizitzako premiei erantzuteko, hala nola premiazko hornigaiak eskuratzeko (elikagaiak, higiene- eta garbiketa-produktuak eta beste batzuk, betiere premiazkoak), zaborra jaisteko, Osasun Txartel Indibidualean agindutako sendagaiak biltzeko, maskotaz arduratzeko (paseatzera ateratzeko edo larrialdiko albaitaritza-arreta emateko) eta geroratu ezin diren izapideak eta kudeaketak egiteko.

Hau da, ELKARTASUN ANTOLATUKO GUZTION ARTEAN sarearen bidez, pertsona horien eguneroko bizitza kudeatzeko behar-beharrezkoak diren zerbitzuak eman nahi dira. Hortaz, lantzen ari den planean ez dira kontuan hartuko bakardadean laguntzeko premiak eta beste zirkunstantzia batzuk. Horretarako, badaude beste laguntza-sare batzuk, hala nola telelaguntza.

Boluntarioen kasuan, parte hartzeko baldintzak honako hauek izango dira: 18-64 urte izatea, osasun-arazorik ez izatea eta datorren hilabetean, astean bi edo hiru egunetan, gutxienez bi ordutan laguntzeko prest egotea.

Gurutze Gorriak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 945-222.222 telefonoaren bidez, laguntza eskaerak jaso eta boluntario gisa lagundu nahi duten pertsonen datuak ere jasoko ditu, haien parte-hartzea bideratuz. Caritasekin elkarlanean aritu nahi duenak, zuzenean 688662773 telefonora dei dezake.

Plan berria, nolanahi ere, Osasun Sailaren eta lehendakariaren jarraibideen arabera garatuko da.

2 iruzkin
  • 2020.eko apirilak 07

    Hola
    Me gustaría saber si una empres puede hacer un donativo para colaborar con la Cruz Roja?
    Nuestro email es : uhagon10@gmail.com
    gracias

  • 2020.eko martxoak 31

    Soy Esther Aretxabala, Gestora de Proyectos de Fundación Cuidados Dignos. Estamos poniendo en marcha la iniciativa CONTIGO, de Apoyo psicosocial a personas mayores viviendo en soledad afectadas por la situación de pandemia debida al COVID-19 a través del teléfono y/o vídeollamada
    Quisiéramos colaborar con GUZTION ARTEAN.
    Por favor, me contactáis en el 688876909 o en la cuenta de correo electrónico: e.aretxabala@cuidadosdignos.org. Gracias.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan