Eu

Sonia Pérez Ezquerra sailburuak Euskadiko merkataritzaren eta turismoaren lana eskertu du

2020.eko martxoak 16

Sonia Pérez Ezquerra sailburuak babesa adierazi die bere sektoreei, eta eragileekin partekatu du COVID-19ko osasun-krisiari dagokionez horiei eragiten dieten neurriak laburbiltzen dituen dokumentu bat.

Kontseilaritzak adierazi duenez, "Sailetik, lehenik eta behin, turismoaren eta merkataritzaren sektorera jo nahi dugu, une zail hauetan gure babes osoa helarazteko. Zure eskura jarri dugu merkataritzarako eta ostalaritzarako errege-dekretuaren neurriei buruzko informazio guztia; orain arte sektorearen esku jarritako laguntzen bilduma, eta egoera honen aurrean lagun diezazukeen guztia. Informazio hori elkarteen, plataformen eta federazioen bidez iritsiko zaie, baina Irekiaren infomazio honetan ere kontsulta dezakete.

Une honetan lehentasuna osasuna da oraindik ere, eta, horregatik, eskerrak ematen dizkiegu sektore osoari eta herritarrei osasun-agintarien neurriei men egiteko orduan duten gizalegeagatik. Horrek ez du esan nahi Ogasun eta Ekonomia Sailarekin koordinatuta lanean jarraituko dugunik funtsak eta aparteko laguntzak gaitzeko, egoera horrek eragin ditzakeen ondorio ekonomikoak arintzen laguntzeko. "

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak