Eu

Erabiltzaileen pilaketa gehien egon den garraio zerbitzuaren %100 berreskuratzea erabaki du EGAk, osasun-jarraibideei erantzunez

2020.eko martxoak 16
  • Lanera sartzeko puntako orduetan eskaria %50 baino gehiago jaitsi bada ere, zerbitzua lanegunetan osotasunean berrezartzea erabaki da, hala beharrezkoa den lekuetan
  • Beren eskaintzan %40-60ko murrizketa-doikuntzak berme guztiekin bete ahal izan dituzten operadoreek baldintza berdinetan mantenduko dituzte zerbitzuak
  • Gaueko zerbitzuek ezabatuta jarraitzen dute larunbatetik

Euskadiko garraio publikoek COVID-19ak eragindako murrizketa pean egin behar izan diote aurre lehen lanaldiari. Mugikortasuna mugatuta dagoen lehen laneguna da, eta, beraz, garraio publikoa ia bere osotasunean lanera joateko eta oinarrizko zerbitzuak bermatzea lortzera bideratu da.

Horren ondorioz, zenbait garraiobidetan, lanera sartzeko momentuan, okupazio-maila handiak izan dira. Puntako ordu horietan eskaria %50 jaitsi bada ere, eta ordu batzuetan okupazioa %30 edo kopuru txikiagokoa izan bada ere, zailtasunak egon dira Osasun Sailak gomendatutako erabiltzaileen arteko distantziak bermatzeko.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideak kontrastatu ondoren, Euskadiko Garraio Agintaritzak erabaki du erabiltzaileen pilaketa arazoak izan dituzten Euskadiko garraio publikoko operadoreek maiztasunak berreskura ditzatela eta zerbitzuak %100ean eskaini ditzatela eta, horrela, puntako orduetan ere hobetu ditzatela garraio publikoaren erabiltzaileen prebentzio-neurriak. Honako hauei eragingo die: Metro Bilbao, Euskotrenen linea orokorra, Gasteizko tranbia, Tuvisa, Dbus eta Bilbobus.

Eskaintzaren% 40-60ko murrizketaren doikuntzak berme guztiekin bete dituzten gainerako operadoreek baldintza berdinetan mantenduko dituzte zerbitzuak.

Hartutako neurri hauek gertaeren bilakaeraren arabera eta operadore bakoitzaren ezaugarri berezien arabera berrikus daitezke.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak